jueves, 15 de diciembre de 2016

Karen Thompson testuaren hausnarketa


Irakurritako Karen Thompsonen istorioa zer pentsatzea eman dit. Errealitatea ondo definitzen duen kontaera izateaz gain, bi gai edo hausnarketa nagusi topatzen ditugu. Alde batetik nola indibiduoen ignorantzia maila etengabe handitzen den eta edozein gauza sinestera heltzen diren. Eta bestetik, zer ikusirik ez duena; ditugun aspirazioak eta ametsak edo hobeto esanda, jarraitu nahi dugun bidea nola beste norabide bat hartzen duen nahi duguna alde batera utziz.

Jada esan zuen Einstenek, giza ergeltasuna eta ignorantzia ez dute mugarik. Eta pasatzen den egun bakoitzean argiago dut, inguraturik gaude! Eta baliteke gu geu ere momentu askotan ere ergelak izatea… Testuan agertzen den adibideak erakusten digun gizartearen tontotasun maila oso kezkagarria da.

Historian zehar pentsalari askok hausnartu dute zozotasunari buruz. Esate baterako Quevedok esaten zuen ergelak ikusten direnak baino gehiago direla eta Cipollak mafia baino talde boteretsuagoa direla.  Gauza da ez dela gaur egungo kontua. Baina zer espero dugu ikusten duen guztia sinesten duen gizarte batez?
Honek gogora ekarri dit ikusten ari naizen serie katalan bat. Merlí izena du eta “El club de los poetas muertosen” bertsio berritu bat da. Merlí institutu bateko filosofia irakaslea da eta ikasleei bizitzan baliogarriak diren jakinbideak ematen dizkie (baita ikusleoi ere moral eta etika jakinbideak ematen dizkigu) historia zeharko filosofoak azalduz. Gogora ekarri dit Merlík gai honi buruz asko hitz egiten baitu. Denbora osoan ikasleak hausnar dezaten saiatzen da, gauza guztiak kuestionatzera gonbidatzen die. Haren ustez guztia kuestionatzen ez duen pertsona besteen kopia bat besterik ez da.
Hura bezalako irakasle gehiago behar ditugu, txiki-txikitatik gauzei bueltak ematea ondo dagoela esaten digutenak, “eta zergatik ez?” galdera gure buruan sartzen dutenak eta ez konformatzera irakasten digutenak. Testuko adibidean ikusten dugu ia gizarte gehiena ez duela izan mota honetako ez irakasle, ez erreferentziarik. Gainera, zertarako gauzak kuestionatu errazagoa eta erosoagoa bada ezer jakin gabe bizitzea. Zertarako egingo dugu esfortzua? Penagarria.
Testuan tratatzen den bigarren gaira bueltatzen, aspirazio eta ametsei buruzko hausnarketa egitea eskatzen dit. Testuan azaltzen digu nola Karen idazlea izan nahi zuen baina marketing zuzendariko postuan bukatzen duen askoz diru gehiago irabazten baina gustatzen ez zaion lan bat egiten.
Penagarria da gaur egun Karen bezalako pertsonak egotea (eta jasaten ari garen krisialdi egoeran are gehiago). Jendeak diruari ematen dion garrantzia izugarria da, lortzen ari garen zekentasun maila lotsagarria da. Ez naiz sartuko arazo ekonomikoetan, horiek beste kontu bat baitira.
Pena ematen dit jendeak lanpostu batetik irabaz dezaketen gauza bakarra dirua dela pentsatzea. Benetan pena handia. Pentsamendu hori duten pertsonek ez dute inoiz izan gustuko zuten lan bat edo profesionalki errealizatuak edo baloratuak sentiarazten zien lan bat. Gaur egun bokazioa bigarren maila batean geratu etorkizun profesionala erabakitzerako orduan. Zenbatek ez dute entzun “ez ikasi arte ederrak, horrekin ez duzu bizitzeko diru nahikorik irabaziko”, “izan zaitez abokatua, ingeniaria edo medikua”, “ez bazara unibertsitatera joaten ez duzu etorkizunik izango”… eta halako milaka gezur.
Non geratu da pasioa? Badirudi batzuentzat (edo batzuen gurasoentzat) ez duela euro batzuk beste pisu. Benetan gustuko duguna eta benetan zoriontsu egiten gaituena sakrifikatzea delitu bat izan beharko luke. Baina bakoitzak ikusiko du zeintzuk diren bere bizitzan lehentasuna izan behar duten gauzak. Nire kasuan argi daukat, nahiago dut egunero lanera ordu bateko bidaia autobusez egitea eta zoriontsu egiten nauen lana egitea, kotxez hogei minututan heltzea eta egunean behin ere ez irribarre egitea baino.

martes, 13 de diciembre de 2016

KOMUNIKABIDEEN MANIPULAZIOARI BURUZKO HAUSNARKETA

Aztertutako Noam Chomsky filosofo eta aktibistak idatzitako 10 estrategia ditugu hedabideen bidez manipulatzeko. Argi eta garbi usten du herria manipulatzearen erraztasuna. Horregatik iruzkin honetan masa komunikabideak gure gizartean duten eraginari buruz hausnartuko dut.

Komunikazioa gizarte modernoaren errealitate eta oinarri nagusietako bat da. “Gizarte dinamikaren” lehen postuetan jartzen dugu. Baina bizi garen egunetan komunikazioak pentsaezinak ziren proportzioak hartu ditu. Burutzeko ditugun errekurtsoak eta tresnak gizartea “etengabeko elkarrizketa” batean bihurtu dute.

Komunikazioa informazioa errazten du. Ezin daiteke esan gizarte honen parte garela honi buruz informaziorik ez badugu edo informazio iturri batera lotuta ez bagaude. Egoera honetan, pentsalari askoren ustez gizartearen influentzia puntua informazioaren kontrol eta produkzio zentroetan egongo da denbora askoz. Kontrolarekin batera, nahi eta nahi ez lotuta dator manipulazio soziala.

Gaur egun masa komunikabide guztiek gizartearen bizitza sozialean eta pertsonalean sartu dira, orduak pasatzen ditugu komunikabideak kontsumitzen. iritzi publikoa sortzeko tresna nagusia dira. Iritzi publikoa pertsonengan duen eragina oso erabakigarria da, manipulazioaren oinarria jarriz. Komunikazioaren eta informazioaren profesionalek errekurtso handiak dituzte iritzi publikoa aldatzeko, eta horrekin batera gizartea manipulatzeko nahiz eta kontzienteki ez egin.

Komunikazioaren profesionalek arazoak sinplifikatzen dituzte. Espazioa eta denbora mugatuta izateaz gain, arazoek duten konplexutasuna eta maila intelektuala  dela eta berehala galduko lituzketelako entzuleen hainbat sektore. Espainiar estatuan hezkuntza maila erdi-altua egon arren, askok ez daude prest maila altuko analisi bat jarraitzeko adituen arabera. Entzuleen galera honek arlo komertzialean diru sarreren murrizketa suposatuko luke.

Masa komunikabideak arazo eta pertsona konkretu batzuk nabarmentzeko balio dute, hauei oihartzun gehiago emanez. Gainera pertsona baten inguruko zeresan kaltegarriek ere nabarmentasuna eta prestigioa emateko balio dezakete. Esate baterako eskandaluetan murgilduta dagoen aktore edo aktoresa batek nabarmentasun gehiago atera dezake egoera horretatik bere lanengatik baino. Bertan argi ikusten dugu komunikabideen boterea eta horrez gain publikoa garrantzi gehiagoko beste arazoez aldentzea lortzen dute. Gobernuek adibidez haientzako negatiboak diren albisteak beste distrakzio gaiak daudenean emititzea nahiago dute, adibidez ustelkeria kasuak, gizartea beste esparruetatik distraituta izateko.


Bukatzeko, ondoriozta dezakegu iritzi publikoa manipulatzeko duten botere izugarria,  komunikabideak tresna informatiboak izateari uztea eragin dute manipulazio tresna bihurtzeko. Gaur egun esan daiteke honen atzean ez daudela multinazionalak soilik. Ideologia guztiek eta talde politikoek haien tokia bilatzen dute komunikabideetan, berdin da eskuindar edo ezkertiar, gaur egungo botere tresna nagusiena bihurtu baitira.


lunes, 12 de diciembre de 2016

PLANNER PROFILAREN AGERPENA

90ko hamarkadaren hasieran, profil berri baten agerpena publizitatean moldeak apurtu zituen. J. Walter Thomson-en agentziak hedabide espezializatu guztiak konbokatu zituen bere kreazio berria aurkezteko: Plannerra. Lehen plannerra soziologo bat zen, gizarte zientzietatik etorritako profila, ez marketinetik.

Mª Luisa Garcia Guardiaren arabera, profil berri honi kostatu zitzaion publizitatearen munduan sartzen. Zenbait urte pasatu ziren agentzietan plannerra beharrezkoa izateko. Agentziek ez zekiten zertan zetzan planner berri honen eginkizuna. Kontzeptu berri hau azaltzeko kontsumitzailearen eta sormen departamentuaren arteko zubia zela esaten zuten, baita sormen departamentua estratega bezala lana egiten zuela ere.

Denbora aurrera joan ahala, planner hitza gero eta entzunagoa bilakatu zen agentzien artean. Ondoren departamentu bereziak sortzen hasi ziren, esaterako “Planifikazio estrategikoa” non burua planner bera zen.

Mª Luisa Garcia Guardiaren hitzetan “Plannerraren profila enpresen estrukturan aurrerakuntza bat suposatzen du; ez baitu soilik publizitatearen edukietan parte hartzen, baizik eta kontsumitzailearen ordezkaria da agentziak aurrera eramaten duen garapenean eta sormen prozesuan ere”.

Planifikazio estrategikoa azken urteetan gehien eboluzionatu zen alorra izan da. Agentziek figura honen beharra dute, nahiz eta kreatiboekin antzekotasun asko dituen.


Planneraren ezaugarriak eta eginkizunak

Profil berri hau jaio zenetik adiera ezberdinak izan ditu publizitatearen alorrean, hala ere bere ezaugarri eta eginkizunak zehazteko adituek ados jarri dira.

Plannerrak gero eta konplexuagoa den merkatu batean mugitzeko ezinbesteko trebetasunak izan behar ditu, non pertsuasiozko komunikazioa bezeroaren inguruan kokatzen den. Profil honek bere funtzioen aurrera eramate ona bermatzen du sormenari orientatutako lana egiten duelako eta horrez gain estrategiak ikasten dituelako. Horrez gain talentu ulergarri eta analitikoa izan behar du eta alboko pentsamendua beharrezkoak da. Bestalde, planner on batek 4 balio hauek izan behar ditu: kuxkuxeroa izatea, inspiratzeko gai izatea, imajinazioa izatea eta prozesatzeko gaitasuna izatea.

Planner batek aurretiaz aipatutako ezaugarriak baditu, lan egiten duen enpresari abantaila ugari emango dizkio. Hauek dira publizitateko profesionalak gehien azpimarratzen dituztenak:

- Ikerketan ikuspuntu berri bat eskaintzen du.

- Briefing-ari gogoeta denbora gehiago ematen dio, honetara dedikatzen diren profesional bat edo gehiago izanda kanpaina arrakasta aukera gehiago izango ditu.

- Marka estrategia eraginkorragoak baimentzen ditu.

- Kontsumitzailea oso ondo ezagutzen duenez, sormen departamentuarentzat estimulu bat sortzen du.

- Sormena saltzerako orduan, agentziarentzat erraztasuna suposatzen du plannerrak azal dezakeelako zergatik funtzionatzen duen.

- Negozio berrien lorpenean euskarri bat da.

- Publizitatea eraginkorragoa izaten laguntzen du.

Normalen plannera kontu departamentuan ezartzen da. eta ikusten den moduan profil berri honek egiten dituen funtzioak askotarikoak dira. Ikerketa, Sormena eta Estrategia dira plannerrari arrakastako lana egiten laguntzen diotenak eta publizitate kanpaina kontsumitzailean oinarritzea publizitatea eraginkorra izatea lortzen duena.

Planner baten eskumenak

1. Pre-testaren elaborazioa:

Mª Luisa Garcia Guardiak dioenez, inkesta egingo duten subjektuek plannerraren influentzia nabaritzen dute pre-testean. Pre-testa mezu publizitario baten egokitasuna aztertzeko egiten den froga da, bere sorkuntzatik mezua zabaltzeko bideetaraino. Inkestatuen arabera, plannerraren interbentzioa fase honetan beharrezkoa da publizitate mezua eraginkorra izateko.

2. Markaren estrategia eta identitatea:

Inkestatuak ez dute planneraren influentzia publizitatean ebaluatzen, baina haien ustetan komunikazio plan estrategiko on bat garatzeko beharrezkoa da iragartzen den markaren identitatea eta estrategia ezagutzea. Esate baterako, Tomás Camareroren arabera, “Foco-ren” zuzendaria, planifikazio estrategian espezializatutako enpresa; plannerak bere burua enpresetako markaren ordezkaritzat hartu behar du.

3. Publizitatea eraginkorra izan den ebaluatu:

Plannerrak publizitatearen eraginkortasunaren ebaluazioan parte hartu behar du, bere lan osoa eraginkortasuna lortzera bideratuta baitago.

4. Produktu berrien berrikuntza eta garapena:

Plannerra berritzailea eta sormenduna izan behar da. Eskumen hauek publizitatearen eraginkortasuna lortzeko ezinbestekoak dira.

5. Kanpainaren aurkezpena:

Plannerra kanpainaren aurkezpenean parte har dezake, baina ez da haien beharrezkoa beste eginkizunetan moduan.

6. Negozio berrien lorpena: 

Aurreko puntua bezala, plannerrak negozio berrien lorpenean parte har dezake, baina bere lana negozioak behin itxita hasten da.

Ondorioak

Publizitatearen profesional askok plannerraren beharra kolokan jartzen dute. Beharrezkoa da profil berri hau publizitate agentzian izatea?

Adituen arabera Espainiaren kasuan plannerra ez da ezinbesteko profila agentzia askok berari gabe funtzionatzen dutelako, baina azpimarratzen dute publizitatearen eraginkortasuna eta arrakasta lortu nahi bada, planner bat izatea neurri lagungarriena dela.

Horrez gain, aipatu beharra dago kontsumitzailea dela publizitate prozesu batean piezarik garrantzitsuena eta prozesu osoa harentzat egiten dela. Iragarkiak dira publizitate prozesuan kontsumitzaileak ikusten dutena, beraz prozesu osoa bertan islatuta agertu behar da. 


Ondorioz, iragarkiak kontu handiz egin behar dira eta haien kalitatea bermatu behar da beti. Horretarako planner baten laguntza izatea oso lagungarria da edozein iragarki eraginkorra eta kalitatezkoa izateaz arduratzen delako.

domingo, 11 de diciembre de 2016

NO LOGO MUGIMENDUA

Liburu hau multinazionalen marka handiek gizartean duten eraginari buruzko salaketa da. Naome Klein Kanadako kazetaria da eta Saturday Night aldizkariaz arduratzen da eta bertan marken boterea beldur handiz ikusten duela islatzen du.

No Logo-ren harrera Europan arrakasta handia izan zen. Kleinek 4 ataletan banatu du liburua:

1. No Space: Liburu honen lehenengo atalean korporazioek jarraitutako prozesua arlo kulturalean eta hezkuntza arloan aztertzen da. Kleinen ustetan Estatu Batuetan eta Kanadan markaren balioak  iragartzen den produktuarekiko interes kultural eta hezkuntza interesa pizten duela.

2. No Choice: Bigarren atal honetan “megaholding-ak” murriztu dituen alternatiba kulturalen inguruko frankiziez,  fusio politikaz eta zentsuraz ohartarazten du irakurlea.

3. No Jobs: Atal honetan globalizazioaren eragina egonkortasun laboralean aztertzen da.

4. No Logo: Azken atal honetan multinazional handien aurkako jarrera erakusten du eta 60 hamarkado ikasle radikalak eta 70 hamarkadako feminismoa ekartzen ditu gogora.

Kleinen No Logo liburua mugimendu sozial bat kontsideratzen da. Idatzi zen momentutik eragina izaten hasi zen Kanadan, Estatu Batuetan eta Europako herrialde aberatsenetan: Gazteek protesta mugimenduak antolatzen hasi ziren mundu mailako marken aurka. Esate baterako Nike bere langileak Asian esplotatzen zituen marka bezala ikusten hasi zen eta McDonalds bere langileak txarto ordaintzeaz gain, janari zaborra ematen zuen enpresa bezala.

Kleinen ustetan No Logo mugimenduak jatorri ideologiko ezberdinetako pertsonak batzen ditu: giza eskubideen aldeko aktibistak, toki publikoen defendatzaileak, unibertsitateko ikasleak, hirietako tribu ezberdinak… No Logo mugimenduak babes izaera du marka handien errekurtsoen aurrean. Bere aburuz gauza ez da globalizazio prozesutik ateratzea, baizik eta globalizazio prozesua multinazionalen eskuetan soilik ez uztea. Liburu honekin Kleinek multinazionalen esplotatzen dituzten hirugarren munduko langileen baldintzak hobetzea espero du.


miércoles, 7 de diciembre de 2016

BLACK MIRROR 3X01

Fitxa Teknikoa: 
Titulua: Nosedive
Urtea: 2016
Herrialdea: Erresuma Batua
Zuzendariak: Charlie Booker (Sortzailea), Joe Wright
Gidoilariak: Michael Schur, Rashida Jones
Musika: Max Richter
Argazkilaritza: Seamus McGarvey
Aktore nagusiak: Bryce Dallas Howard, Alice Eve, Cherry Jones, James Norton, Alan Ritchson, Daisy Haggard, Susannah Fielding, Michaela Coel, Demetri Goritsas, Kadiff Kirwan, Sope Dirisu, Clayton Evertson
Igortze data: 2016ko urriaren 21a
Produktorea: Netflix UK

Gaia:
Sare sozialen filtroan bizi den gizarte batean, nola lortutako “ospearen” bidez arautzen den dena. Pertsonak izarren bidez puntuatzen dira eta gero eta izar gehiago izan “ospe” handiagoa eta gizartean posizio hobeagoa.

Sinopsia:
Lacie Pound bulego batean lan egiten duen neska da. Irudi publikoarekin obsesionatuta bizi da. Bere inguruko pertsonekin oso ondo portatzen saiatzen da hauek 5 izarrekin bera puntuatzeko. Bere nebarekin bizi da apartamentu txiki batean baina haien kontratua bukatzear dago, beraz pisu bila dabilela bere ametsetako apartamentuak ikusten ditu. Hala ere ezin ditu ordaindu eta deskontu bat lortzeko aukera bakarra 4,5 izar baino gehiagoko ospea izatea da. Baina Laciek 4,2 izar ditu soilik eta ahal duen guztia egingo du puntuazio hori lortzeko. Bere txikitako laguna Naomi 4,8 izar ditu eta bere laguntza beharko du apartamentua eduki ahal izateko. Naomi eta Lacie lagunak ziren txikitan, baina Naomi oso txarto portatzen zen Lacierekin. Laciek txikitan elkarrekin egin zuten panpina baten argazkia igotzen du sare sozialera eta lortzen du Naomik bere ezkontzara gonbidatzea. Aukera paregabea da Lacierentzat behar duen ospea lortzeko, bertan 4,5 izar baino gehiago duten pertsonak egongo direlako soilik. Baina ezkontzarako hegaldia hartzera doanean, dena konplikatzen zaio eta bidaiak ez dio lortu nahi duen emaitza emango.

Protagonista:
Lacie Pound 30 urte inguruko neska da. Bulego batean egiten du lan, baina bere nebarekin apartamentu txiki batean bizi denez esan dezakegu klase sozial ertainekoa dela. Itxura fisikoari dagokionez, ilegorria da eta kopeta-ilea darama. Altura eta pisu normalekoa da. Oso irribarre polita du eta kapitulu osoan zehar erakusten du. Moralari dagokionez, irudi publikoa soilik interesatzen zaio eta inguruko beste gauzei ez die garrantzia ematen. Bere ospea mantentzeko “faltsutasun” jokaerak izaten ditu beste pertsonekin.

HHPPkorari dagokionak:
Harreman Publikoetako lan eremuari dagokionez, autonomoa dela esan dezakegu. Kasu honetan Laciek berarentzat egiten du lan bere kanpaina propioa egiten baitu. Bere betebehar nagusia ahal bezain beste izar lortzea da bere ospea handitzeko eta modu honetan gizartean posizio altuagoa lortzeko. Sare sozialaren bitartez egiten du eta izarrak lortzeko pertsonekin atsegina izaten saiatzen da, behar dituzten gauzak ematen dizkie eta gizartearen korronteak jarraitzen ditu.

Bechdel testa:

Black Mirror-en kapitulu honetan Bechdel testa betetzen da. Bi emakume agertzen dira (Lacie eta Naomi) eta gizon bati buruz hitz egiten dute (Pauli buruz, Naomiren ezkongaia). Beraz konfirma dezakegu testa betetzen dela: Bi emakume agertzen dira, izena dutenak eta gizon bati buruz hitz egiten dute.

lunes, 5 de diciembre de 2016

BLACK FRIDAY. Nola sortu zen?

Duela urte gutxi hasi ginen “tradizio” honen inguruan jakiten, hala ere eguna heldu baino zenbait aste lehenago mundu guztiak hitz egiten du honen inguruan. Amerikarrak bueltatzen ari ote gara? Zer dakigu benetan Black Friday-ari buruz?

Batzuen aburuz Black Friday-a gabonetako erosketei hasiera ematen dien eguna da. “Thanksgiving” eguna ondoren ospatzen da, hau da azaroko azken ostiralean. Egun hau Estatu Batuetan sortu zen, baina teknologia berrien garapenei eta herrialde askotan dauden enpresa multinazionalei esker ia mundu osotik egin da ezaguna.

Black Friday terminoa nondik etorri zen azaltzeko hainbat teoria daude:

- Aurreko eguna “Thanksgiving” denez, hurrengo egunean sortzen zen trafiko guztia dela eta Black Friday esaten zioten.

- Denden zenbakiak gorriak izatetik beltzak izatera pasatzen ziren.

- Urtero Itsasoko eskola (Escuela Naval) eta Akademia Militarra amerikar futboleko partidu unibertsitario bat jokatzen zuten Filadelfian. Kirol ekintza honek eragin mediatiko handia zuen. Partidua “Thanksgiving” ondorengo larunbatean jokatzen zen, beraz ostiralean errepideak, kaleak, dendak… trafikoz beterik zeuden.

Egia esanda berdin da nondik datorren terminoa, gizarteari benetan interesatzen zaiona dendetako deskontuak dira. 2010 urtean inposatu zen tradizio hau Espainian eta momentu horretatik hona, gero eta jende gehiagok hartzen du parte.

Ostiralean ez ezik, deskontuak aste osoan zehar jartzen dituzte dendek. Lehenengo deskontuak interneten bidezko erosketetan topa ditzakegu, eta normalen 5 egun lehenago jartzen dituzte. Enpresa askok Black Friday osteko asteburuan zehar uzten dituzten deskontuak interneten bidez erostekotan eta cyber-mondayarekin lotzen dute.


Gero eta gehiago dira egun honetara gehitzen diren komertzioak. Nahiz eta 2010 urtean inposatu Espainian, 2015 urtean izan zen benetako inposaketa. Hasieran bakarrik gutxi batzuek zuten deskontu egun honen berri, baina urteak igaro ahala gero eta pertsona gehiago hasi ziren egun honetan erosten.

Hala ere, Estatu Batuetan askoz lehenago sortu zen. Batzuen arabera 80ko hamarkadan sortu zen,  90ko hamarkadan hartu zuen garrantzia eta 2001 urtean urteko erosketa egunik handiena bihurtu zen.

Bukatzeko, esana beharra dago batzuen ustetan Black Friday-a desagertze bidean dagoela. Wal-Mart estatubatuar denda kateak Black Friday-ari “boikota” egiteko asmoz, bere dendak irekitzen ditu “Thanksgiving” egunean. Bestelako denda kateak haren adibidea jarraituko dute? Horrez gain honen inguruan dauden manifestazio antikontsumistak gero eta gehiago kezkatzen dituzte dendak, batez ere egun honetan parte hartzen duten denda txikiak. 

lunes, 14 de noviembre de 2016

HARREMAN PUBLIKOETAKO PROFESIONAL ON BAT

Resultado de imagen de relaciones publicas

Teknologia berrien etorrerarekin harreman publikoetako profesionalen betebeharrak luzatzen dira. Ez du balio komunikabideetan “kontaktuak” izatearekin, baizik eta “2.0 trebetasunak” izan behar ditu. Hauek dira harreman publikoetako profesional on egiten jakin behar dituen 20 gauza:





1. Kazetari edo blogger baten arreta deitzea hitzekin: Hitzek boterea dute, kontu handiz hautatu eta erabili behar ditugu. Argiak eta nabargarriak izan behar dira.

2. E-mail bat bat 3 lerrotan laburtzeko kapaz izatea: Kazetari bati mezu bat bidaltzerako orduan berak benetan zer behar duen pentsatu behar dugu eta gainontzeko informazioa alde batera utzi behar dugu.

3. Social Medien monitorizazio tresnak erabiltzea: Harreman publikoetako profesionalek ezin dituzte bistatik galdu Twiterr-eko “trending topic-ak”, Googleko alertak bere markak web sozialetan zer esaten duen kontrolatzeko.

4. Bezero batentzako elkarrizketak prestatu eta saldu: Behin komunikabide batekin elkarrizketa bat itxita dugunean bezero batentzat, harreman publikoetako profesional baten betebehar profesionala gure bezeroa elkarrizketa prestatzen laguntzea da eta aholkuak ematea.

5. Jarrera tinkoa mantentzea kazetari eta bezeroekin, baina beti edukazioarekin: Gerta daiteke kazetarien edo bezeroen jarrera zorrotza izatea, baina profesional on batek lasaitasunez egin behar die aurre.

6. Baliozko edukiak jarraitasunez sortzea: Tendentziak identifikatu eta hauen inguruan edukiak sortu behar ditugu etengabe.

7. Bezeroei aholkuak emateko gaitasuna: Profesional on batek bere bezeroaren ikuspuntutik begiratzen ikasi behar du eta berarentzat onena dena aholkatu beti.

8. Zuzendariak gerta daitezkeen komunikazio krisialdietarako prestatu:  Komunikazio plan on batek krisi bat egotekotan komunikabideen aurrean nola jokatzeko entrenamendu bat izan behar du bere baitan.

9. Eskuko kamera erabili: Harreman publikoetako profesional batentzat garrantzitsua da elkarrizketa bat nola grabatzen, editatzen eta webera igotzen den jakitea.

10. Galdera onak egitea: Galderek kalitatezko informazioa sortu behar dute. Galdetzen dugun pertsonak pentsatzen eta sentitzen duena atera behar dugu.

11. Besteekin parte hartzea: Harreman publikoetako profesionalek beste departamentuekin lan egiteko gaitasuna izan behar dute, batez ere publizitate, marketing eta giza baliabideen departamentuekin.

12. Prentsa ohar tradizionalak nahiz prentsa ohar 2.0 erabiltzea: Prentsa oharrak berez gauza bera izaten jarraitzen dute, aldatzen den gauza bakarra kanalak dira.

13. Hitz gakoak, linkak eta SEO teknikak erabiltzea: Prentsa oharrak sarearen bidez bidaiatzen dute eta bidai hori ahalik eta arrakastatsuen izatea lortu behar dugu.

14. Analisiak deszifratzea: Analisi tresnak erabiltzea eta hauek zer esan nahi duten ulertzea oso garrantzitsua da.

15. Hitzaldiak, podcast-ak, prentsa konferentziak edo webinarioak entzutea: Entzuten jakitea harreman publikoetako profesionalen talentua izan behar da.

16. Edukiak berradieraztea: Edukiak formatu ezberdinetan denbora aurrezteko teknika izan daiteke.

17. Idazlan “online” bat sortzen jakitea: Online idazlan bat sortzen duten elementuak ezagutzea gakoa da kazetari eta bloggerren konfiantza irabazteko.

18. E-maila baten kontua 8 hitz baino gutxiagotan idaztea: Argitasuna arrakastaren sinonimoa da.

19. Txat, foro eta zerrendetan parte hartzea: Modu honetan kazetari eta bloggerrekin harremanak eraikiko ditugu.

20. Blog batean postak idatzi eta igo: Harreman publikoetako profesionalek komunikabide tradizionaletatik kanpo lan egiten dute, beraz garrantzitsua da bide berriak ezagutzea.

20 gauza hauek jakinda, gure ezagutzak eta trebetasunak garatzen hasi behar dugu harreman publikoetako profesional bikainak izateko, eta badirudi blog honekin hasiak garela!




MESSI: Borondate oneko enbaxadorea?




Resultado de imagen de messi y unicef

Leo Messi, Bartzelona futbol taldeko eta Argentinako selekzioaren izarra munduko futbol jokalari onenatzat eta errespetagarritzat hartzen da. Martxoaren 11an UNICEF-eko borondate oneko enbaxadore izendatu zuten. 2004tik aurrera Messik bere denbora oparitu die Espainia eta Argentinako bulegoei kausa defendatzen eta dirua biltzen.
Baina zuen buruei galdetuko diezue ea zein ezaugarri izan behar dituen abeslari, kirolari edo aktore batek UNICEF itxuratzeko?

UNICEF-ekin lotura duten pertsonak esparru ezberdinetatik datoz eta istorio pertsonal ezberdinak dituzte, baina pertsona guzti horiek zerbait dute aman komunean: Mundu osoko umeen bizitzak hobetzeko konpromisoa hartu dute.

UNICEF-ek batzuen famaz baliatzen da modu honetan publikoa erakartzen dutelako. Errazagoa da haientzat beharrak dituzten umeei begirada zuzentzea pertsona hauen irudiarekin, bai haien herrialdeetan bai larrialdi programetan. Horrez gain bere talentuaz aprobetxa daitezke fondoak biltzeko eta promozio ekintzak sustatzeko. Gainera umeen ikasterako, osasuna izateko, babesa izateko eta berdinak izateko eskubideak babesten dituzte.
UNICEF lehenetariko kausa izan da non pertsona xelebreen kolaborazioa izan duten. Danny Kaye izan zen lehena eta gero beste pertsona famatu gehitu ziren, adibidez Audrey Hepburn gaur egun dagoen borondate oneko enbaxadoreen taldea sortu arte.

Kontu hau alde batera utzita eta Messi berriz ardatz hartuz, guztiok gogoratuko duzue 21 hilabeteko espetxe zigorra betetzera kondenatua izan zela fraude fiskalagatik bere aitarekin batera. 4,1 milioi euro iruzurtu zizkieten Ogasunari. Messik bere aitari kargatu zizkion erru guztiak, bera futbolera jolastera dedikatzen zela aitortuz eta bere aitak aldiz, familiako aholkulariei bota zien errua. Azkenean epaileak ez zituen onartu Messi familiaren alegatuak .

Eskandalu hau ia mundu guztian izan zen entzutetsu. Leo Messiren irudia izugarri zikintzeaz gain, transmititu nahi zituen jokalari moduan ezerezean geratu ziren. Bere taldearentzat, Bartzelona Futbol Taldea, kolpe handia suposatu zuen. Bere izarra halako eskandalu batean sartuta egoteak taldearekiko irudia asko zakartu zuen.

Gauza guzti hauek kontuan hartura, nire buruan hainbat zalantza sortzen dira… Norbaitek jakingo du erantzuna ematen?

Benetan kezkatuta dago Leo Messi umeen hezkuntzagatik, osasunagatik, berdintasunagatik eta babesagatik? UNICEF-ekin parte hartzea benetan sentitzen duelako egiten du edo bere irudiaren marketina baino ez da? Bere irudia garbitzeko modu bat da jasotako eskandaluengatik? Etikoki Messi borondate oneko enbaxadorea al da? 

lunes, 31 de octubre de 2016

BLACK MIRROR 1x01





Fitxa teknikoa:

Resultado de imagen de the national anthem black mirrorTitulua: "The National Anthem"
Telesaila: Black Mirror
Denboraldia eta kapitulua: 1x01
Zuzendaria: Otto Bathurst
Gidoilaria: Charlie Brooker
Aktore nagusiak: Rory Kinnear, Lindsay Duncan, Donald Sumpter, Tom Goodman-Hill, Anna Wilson-Jones eta Lydia Wilson
Iraupena: 44 minutu
Herrialdea: Erresuma Batua
Telebista katea: Channel 4
Emisio data: 2011ko abenduaren 11a


Gaia:

Telesailaren lehen kapitulu honetan Erresuma Batuko printzesa Susannah bahitu dute eta printzesa askatzeko modu bakarra hau da: Lehen ministroak txerri batekin harreman sexualak izatea telebista kate guztietan zuzeneko emisioan.
 Resultado de imagen de the national anthem black mirror


Sinopsia:

Resultado de imagen de the national anthem black mirrorLehen kapitulu honen hasieran Erresuma Batuko Lehen Ministroak bideo bat jasotzen du non Sussanah printzesa bahitu dutela ikusten den. Bideoan bahitzaileak printzesari komunikatu bat irakurtzea eskatzen dio eta bertan bere askatasuna lortzeko bide bakarra Lehen Ministroak txerri batekin sexu harremanak zuzeneko telebistan izatea dela azaltzen du. Michael Callow, Lehen Ministroa, arratsaldeko 4etan agertu behar da telebistan txerriarekin harremanak izaten. Beraz, hori ekiditeko, geratzen zaizkion ordu guztiak printzesa aurkitzen saiatzen ematen ditu. Honetaz aparte bideoaren hedapena gelditu nahi du baina berandu da, mundu guztia ikusi du youtuben eta hedabide nagusietara heldu da. Printzesaren bizitza salbatzeko Alex Cairns, Lehen Ministroaren prentsa burua filmaketa bat antolatzen saiatzen da aktore batekin, baina aktorea nor den filtratzen da. Ministroaren taldeko batek bideoa nondik igo den topatzen du eta ekipo bat bidaltzen dute leku horretara. Bahitzaileak tranpa bat jarri du leku hartan eta printzesa salbatzeko ahalegin guztiak porrot egiten dute. Gainera bahitzaileak printzesaren ustezko atzamar bat bidaltzen dio UKN telebista kateari. Ondorioz, Lehen Ministroak behartuta ikusten du bere burua txerri batekin harreman sexualak izatera.
Resultado de imagen de the national anthem black mirror
Kapituluaren bukaeran trama guztia desmuntatzen da. Urte bat pasa ondorengo irudiak dira eta bertan ikusten da bahitzailea artista bat zela. Bere helburu nagusia zerbait garrantzitsua egitea zen eta printzesa askatzen du Callow-ren emisioa baino erdi ordu lehenago. Honekin demostratu nahi zuen zerbait "handia" egin zezakeela mundu guztiak haien pantailak begiratzen zituzten bitartean.


Protagonista:

Black Mirror-en kapitulu honetan bi protagonista nagusi topa ditzakegu. Alde batetik Michael Callow, kapituluaren protagonista nagusia eta bestetik Alex Cairns, "harreman publikoetako protagonistatzat" har dezakeguna.

Resultado de imagen de the national anthem black mirrorLehen protagonista Erresuma Batuko Lehen Ministroa da. 45-50 urte inguruko gizona da, ez du ile askorik, begi urdinak ditu, ez da oso altua eta esan dezakegu ez dela ez lodia ez argala, gorputz normala du. Klase sozial altuko gizona da, dotorea eta esklusibotasun toke batekin. Bere emaztearekin ezkonduta dago eta berarekin duen jarreragatik balio tradizionalak dituela antzeman daiteke. Bere auto-estimari dagokionez, hasieran altua dela ematen du baina egoera bere eskuetatik ihes doan bitartean auto-estima hori  pixkanaka gutxitzen doa, batez ere txerriarekin sexu harremanak izaterako orduan. Kapituluaren bukaeran bere irudi publikoa berreskuratu duela ikus daiteke, beraz esan daiteke berri ere bere auto-estimua igotzen dela.
Resultado de imagen de the national anthem alex cairns black mirror

Kapitulu honen bigarren protagonista Alex Cairns da, Lehen Ministroaren prentsa burua. 60  urte inguruko emakumea da. Ilehoria da, nahiko altua, aurpegi luzea du eta haren dotoretasuna begi bistaz ikus daiteke. Klase sozial altukoa da bere lanbideagatik batez ere. Pertsonai honen bizitzari edo auto-estimari buruz ez dakigu ezer gehiago. Hala ere antzeman daiteke izaera babeslea duela beti Lehen Ministroaren egoeragatik kezkatzen delako.





Harreman Publikoak:

 Kapitulu honetan Harreman Publikoak Lehen Ministroaren taldea izango litzateke, Alex Cairns buru izanda. Gobernuaren barruan dagoen departamentu bat dela esan genezake eta Cairns departamentu horren zuzendaritzat hartzen dugu. Lehen Ministroaren menpean daude eta bere aginduak betetzen dituzten Sussanah printzesa askatzeko ahaleginetan. Hala ere, Lehen Ministroari aholkuak ematen dizkiote. Horrez gain prentsaren kontaktuan mantentzen dira denbora osoan. Hori argi ikus dezakegu Callow-ren emisioa baino lehen mezu bat emititzen dutenean biztanleria emisioa ikusi ez dezan.
Resultado de imagen de the national anthem alex cairns black mirror


Bechdel Testa:

Kapitulu honek EZ DU Bechdel testa: Bi emakumezko agertzen dira bai eta biek izena dute (Jane Callow-ren emaztea eta Alex Cairns), baina ez dute kapituluaren momentu batean ere ez hitz egiten. Beraz ez dutenez elkar hitz egiten ezin dute gizon bati buruz hitz egin. Kapituluan agertzen diren bestelako emakumezkoen izenak ez dira ezagutzen.