Irakurritako
Karen Thompsonen istorioa zer pentsatzea eman dit. Errealitatea ondo definitzen
duen kontaera izateaz gain, bi gai edo hausnarketa nagusi topatzen ditugu. Alde
batetik nola indibiduoen ignorantzia maila etengabe handitzen den eta edozein
gauza sinestera heltzen diren. Eta bestetik, zer ikusirik ez duena; ditugun
aspirazioak eta ametsak edo hobeto esanda, jarraitu nahi dugun bidea nola beste
norabide bat hartzen duen nahi duguna alde batera utziz.
Jada
esan zuen Einstenek, giza ergeltasuna eta ignorantzia ez dute mugarik. Eta
pasatzen den egun bakoitzean argiago dut, inguraturik gaude! Eta baliteke gu
geu ere momentu askotan ere ergelak izatea… Testuan agertzen den adibideak
erakusten digun gizartearen tontotasun maila oso kezkagarria da.
Historian
zehar pentsalari askok hausnartu dute zozotasunari buruz. Esate baterako
Quevedok esaten zuen ergelak ikusten direnak baino gehiago direla eta Cipollak
mafia baino talde boteretsuagoa direla. Gauza
da ez dela gaur egungo kontua. Baina zer espero dugu ikusten duen guztia sinesten
duen gizarte batez?
Honek
gogora ekarri dit ikusten ari naizen serie katalan bat. Merlí izena du eta “El
club de los poetas muertosen” bertsio berritu bat da. Merlí institutu bateko
filosofia irakaslea da eta ikasleei bizitzan baliogarriak diren jakinbideak
ematen dizkie (baita ikusleoi ere moral eta etika jakinbideak ematen dizkigu)
historia zeharko filosofoak azalduz. Gogora ekarri dit Merlík gai honi buruz
asko hitz egiten baitu. Denbora osoan ikasleak hausnar dezaten saiatzen da,
gauza guztiak kuestionatzera gonbidatzen die. Haren ustez guztia kuestionatzen
ez duen pertsona besteen kopia bat besterik ez da.
Hura
bezalako irakasle gehiago behar ditugu, txiki-txikitatik gauzei bueltak ematea
ondo dagoela esaten digutenak, “eta zergatik ez?” galdera gure buruan sartzen
dutenak eta ez konformatzera irakasten digutenak. Testuko adibidean ikusten
dugu ia gizarte gehiena ez duela izan mota honetako ez irakasle, ez
erreferentziarik. Gainera, zertarako gauzak kuestionatu errazagoa eta erosoagoa
bada ezer jakin gabe bizitzea. Zertarako egingo dugu esfortzua? Penagarria.
Testuan
tratatzen den bigarren gaira bueltatzen, aspirazio eta ametsei buruzko
hausnarketa egitea eskatzen dit. Testuan azaltzen digu nola Karen idazlea izan
nahi zuen baina marketing zuzendariko postuan bukatzen duen askoz diru gehiago
irabazten baina gustatzen ez zaion lan bat egiten.
Penagarria
da gaur egun Karen bezalako pertsonak egotea (eta jasaten ari garen krisialdi
egoeran are gehiago). Jendeak diruari ematen dion garrantzia izugarria da,
lortzen ari garen zekentasun maila lotsagarria da. Ez naiz sartuko arazo
ekonomikoetan, horiek beste kontu bat baitira.
Pena
ematen dit jendeak lanpostu batetik irabaz dezaketen gauza bakarra dirua dela
pentsatzea. Benetan pena handia. Pentsamendu hori duten pertsonek ez dute inoiz
izan gustuko zuten lan bat edo profesionalki errealizatuak edo baloratuak
sentiarazten zien lan bat. Gaur egun bokazioa bigarren maila batean geratu
etorkizun profesionala erabakitzerako orduan. Zenbatek ez dute entzun “ez ikasi
arte ederrak, horrekin ez duzu bizitzeko diru nahikorik irabaziko”, “izan
zaitez abokatua, ingeniaria edo medikua”, “ez bazara unibertsitatera joaten ez
duzu etorkizunik izango”… eta halako milaka gezur.
Non
geratu da pasioa? Badirudi batzuentzat (edo batzuen gurasoentzat) ez duela euro
batzuk beste pisu. Benetan gustuko duguna eta benetan zoriontsu egiten gaituena
sakrifikatzea delitu bat izan beharko luke. Baina bakoitzak ikusiko du zeintzuk
diren bere bizitzan lehentasuna izan behar duten gauzak. Nire kasuan argi
daukat, nahiago dut egunero lanera ordu bateko bidaia autobusez egitea eta
zoriontsu egiten nauen lana egitea, kotxez hogei minututan heltzea eta egunean
behin ere ez irribarre egitea baino. 














