lunes, 31 de octubre de 2016

BLACK MIRROR 1x01





Fitxa teknikoa:

Resultado de imagen de the national anthem black mirrorTitulua: "The National Anthem"
Telesaila: Black Mirror
Denboraldia eta kapitulua: 1x01
Zuzendaria: Otto Bathurst
Gidoilaria: Charlie Brooker
Aktore nagusiak: Rory Kinnear, Lindsay Duncan, Donald Sumpter, Tom Goodman-Hill, Anna Wilson-Jones eta Lydia Wilson
Iraupena: 44 minutu
Herrialdea: Erresuma Batua
Telebista katea: Channel 4
Emisio data: 2011ko abenduaren 11a


Gaia:

Telesailaren lehen kapitulu honetan Erresuma Batuko printzesa Susannah bahitu dute eta printzesa askatzeko modu bakarra hau da: Lehen ministroak txerri batekin harreman sexualak izatea telebista kate guztietan zuzeneko emisioan.
 Resultado de imagen de the national anthem black mirror


Sinopsia:

Resultado de imagen de the national anthem black mirrorLehen kapitulu honen hasieran Erresuma Batuko Lehen Ministroak bideo bat jasotzen du non Sussanah printzesa bahitu dutela ikusten den. Bideoan bahitzaileak printzesari komunikatu bat irakurtzea eskatzen dio eta bertan bere askatasuna lortzeko bide bakarra Lehen Ministroak txerri batekin sexu harremanak zuzeneko telebistan izatea dela azaltzen du. Michael Callow, Lehen Ministroa, arratsaldeko 4etan agertu behar da telebistan txerriarekin harremanak izaten. Beraz, hori ekiditeko, geratzen zaizkion ordu guztiak printzesa aurkitzen saiatzen ematen ditu. Honetaz aparte bideoaren hedapena gelditu nahi du baina berandu da, mundu guztia ikusi du youtuben eta hedabide nagusietara heldu da. Printzesaren bizitza salbatzeko Alex Cairns, Lehen Ministroaren prentsa burua filmaketa bat antolatzen saiatzen da aktore batekin, baina aktorea nor den filtratzen da. Ministroaren taldeko batek bideoa nondik igo den topatzen du eta ekipo bat bidaltzen dute leku horretara. Bahitzaileak tranpa bat jarri du leku hartan eta printzesa salbatzeko ahalegin guztiak porrot egiten dute. Gainera bahitzaileak printzesaren ustezko atzamar bat bidaltzen dio UKN telebista kateari. Ondorioz, Lehen Ministroak behartuta ikusten du bere burua txerri batekin harreman sexualak izatera.
Resultado de imagen de the national anthem black mirror
Kapituluaren bukaeran trama guztia desmuntatzen da. Urte bat pasa ondorengo irudiak dira eta bertan ikusten da bahitzailea artista bat zela. Bere helburu nagusia zerbait garrantzitsua egitea zen eta printzesa askatzen du Callow-ren emisioa baino erdi ordu lehenago. Honekin demostratu nahi zuen zerbait "handia" egin zezakeela mundu guztiak haien pantailak begiratzen zituzten bitartean.


Protagonista:

Black Mirror-en kapitulu honetan bi protagonista nagusi topa ditzakegu. Alde batetik Michael Callow, kapituluaren protagonista nagusia eta bestetik Alex Cairns, "harreman publikoetako protagonistatzat" har dezakeguna.

Resultado de imagen de the national anthem black mirrorLehen protagonista Erresuma Batuko Lehen Ministroa da. 45-50 urte inguruko gizona da, ez du ile askorik, begi urdinak ditu, ez da oso altua eta esan dezakegu ez dela ez lodia ez argala, gorputz normala du. Klase sozial altuko gizona da, dotorea eta esklusibotasun toke batekin. Bere emaztearekin ezkonduta dago eta berarekin duen jarreragatik balio tradizionalak dituela antzeman daiteke. Bere auto-estimari dagokionez, hasieran altua dela ematen du baina egoera bere eskuetatik ihes doan bitartean auto-estima hori  pixkanaka gutxitzen doa, batez ere txerriarekin sexu harremanak izaterako orduan. Kapituluaren bukaeran bere irudi publikoa berreskuratu duela ikus daiteke, beraz esan daiteke berri ere bere auto-estimua igotzen dela.
Resultado de imagen de the national anthem alex cairns black mirror

Kapitulu honen bigarren protagonista Alex Cairns da, Lehen Ministroaren prentsa burua. 60  urte inguruko emakumea da. Ilehoria da, nahiko altua, aurpegi luzea du eta haren dotoretasuna begi bistaz ikus daiteke. Klase sozial altukoa da bere lanbideagatik batez ere. Pertsonai honen bizitzari edo auto-estimari buruz ez dakigu ezer gehiago. Hala ere antzeman daiteke izaera babeslea duela beti Lehen Ministroaren egoeragatik kezkatzen delako.





Harreman Publikoak:

 Kapitulu honetan Harreman Publikoak Lehen Ministroaren taldea izango litzateke, Alex Cairns buru izanda. Gobernuaren barruan dagoen departamentu bat dela esan genezake eta Cairns departamentu horren zuzendaritzat hartzen dugu. Lehen Ministroaren menpean daude eta bere aginduak betetzen dituzten Sussanah printzesa askatzeko ahaleginetan. Hala ere, Lehen Ministroari aholkuak ematen dizkiote. Horrez gain prentsaren kontaktuan mantentzen dira denbora osoan. Hori argi ikus dezakegu Callow-ren emisioa baino lehen mezu bat emititzen dutenean biztanleria emisioa ikusi ez dezan.
Resultado de imagen de the national anthem alex cairns black mirror


Bechdel Testa:

Kapitulu honek EZ DU Bechdel testa: Bi emakumezko agertzen dira bai eta biek izena dute (Jane Callow-ren emaztea eta Alex Cairns), baina ez dute kapituluaren momentu batean ere ez hitz egiten. Beraz ez dutenez elkar hitz egiten ezin dute gizon bati buruz hitz egin. Kapituluan agertzen diren bestelako emakumezkoen izenak ez dira ezagutzen. 

jueves, 27 de octubre de 2016

SOMOS. Unidos para cambiar el mundo

“¿Somos o no somos?” 2013 eta 2014an egin zen komunikazio kanpaina izan zen. 33 gobernuz kanpoko erakunde esanguratsuenetarikoak bildu ziren munduko bidegabeko egoerei buelta emateko. Haien artean Gurutze Gorria, Acción contra el hambre, Ayuda en acción, Proyecto Hombre, Unicef, Médicos sin fronteras eta askoz gehiago topa ditzakegu. Laguntzeko eman behar zen pausu bakarra mezu bat bizaltzea zen.


Resultado de imagen de dia somos 2014


Kanpaina honek telebista spot bat egin zuen aurpegi ezagunekin, esaterako Carlos Sobera edo Anne Igarteburu aurkezleak, Carlos Jean DJa, Macarena Gómez aktoresa…

  • 2013ko kanpainaren haria edo leloa gauzei buelta ematean oinarritzen zen. Beraz, spot-ean ikus ditzakegu pertsona famatuak janzki bat buelta emanda jartzen. 
  • 2014 urteko spot-ean, kanpaina ezaguna eta birala egin zenez, ez zen izan beharrezkoa buelta eman kontzeptua berriz argitzea. Honetan beste aurpegi ezagun asko topatzen ditugu munduan dauden bidegabeko egoerei buruz. Horrez gain Somosen web orrialde ofizialean topa ditzakegu ezagunen bideo labur asko kanpainaren inguruan hitz egiten.

SOMOS EGUNA:
Kanpainari bultzada emateko Somos eguna antolatu zen bi urteetan.
  •  2013 urtean mosaiko izugarri handia egin zen pertsonek bidalitako argazkiekin eta 19000 argazki baino gehiago lortu zituzten. “Quedada Somos” 19 hiritan egin zen eta jendeak janzki bat aldrebes jantzita eraman behar zuen. Youtuben ia 100000 bisita lortu zituzten, facebooken ia 30000 atsegin dut eta twitterren 2 trending topic. Horrez gain komunikabide nagusietan agertzea lortu zuten.
  • 2014 urtean egin zena guztiz ezberdina izan zen. Jazoera bakarra izan zen eta plaza batean 6 lienzo zuri eta oso handi prestatu ziren. 6 artista etorri ziren eta bakoitzean arlo batekin zerikusia zuen graffitia egin zuen. Somos proiektua 6 arlotan banatzen du bere lana: Gosea eta txirotasuna, hezkuntza, osasuna eta ikerketa, haurtzaroa, krisialdi eta larrialdiak eta ezgaitasuna eta baztertzea. Horrez gain bertan kamiseta pertsonalizatu zituzten sprayekin.


Kanpaina hau ez da 2015 eta 2016 urteetan aurrera eraman, baina 2014 urtean lortu ziren emaitzak izugarriak izan ziren:
- Espainian 7´5 milioi pertsona parte hartu zuen kanpainaren GKEekin.

- Azken bi urteetan GKEen bazkideak %5 hasi dira.

Azken finean gizartearen kontzientzia irekitzea lortu zuten. Espainiako 33 GKE garrantzitsuenetarikoak batzeak erakunde hauen indarra bikoiztu egin zuen eta askoz jende gehiagori heltzea lortu zuten.

Pertsonalki oso iniziatiba ona iruditzen zait GKE hauen batura benetan kontzientzia sortzeko beharra dagoelako. Aipatutako 6 arloetan laguntza asko behar da eta guk giza izaki moduan behar dutenei laguntzeko beharra, eta batez ere betebeharra, dugu.


miércoles, 5 de octubre de 2016

2. Praktika: "The history on the war of Drugo"

Bigarren praktika honetan “The war of Drugo” kanpainaren bideoa ikusi eta aztertu dugu. Kanpainaren helburua drogen jabetza eta kontsumoagatiko zigorrei amaiera ematea eta drogen jabetza arduratsua erregularizatzea. Horrez gain gizartea drogen inguruan informatu nahi da biolentzia eta delinkuentzia gutxitzeko asmoz. Kanpaina Drogen komisio batek eraman du aurrera eta gizarte osoari zuzenduta dago. Komisio hau herrialde askotako presidente ohiez (Brasil, Txile, Colombia, Mexiko, Polonia, Portugal eta Suitza) eta beste entzutetsuz osatuta dago. Hauek dira haietako batzuk:

- Kofi Annan: Nazio Batuen idazkari ohia eta Kofi Annan fundazioaren presidentea Ghanan.
- Louise Arbour: Kanadako legelaria, Gorte Nagusiaren kide eta 2004tik 2008ra Nazio Batuen mandatari nagusia giza eskubideen alde .
- Pavel Bém: Pragako (Txekiar Errepublika) alkate ohia.
- Richard Branson: Enpresaria, gizarte kausen babeslea eta “The Elders”-en kosortzailea eta “Virgin Group”-en sortzailea.
- Fernando Henrique Cardoso: Brasilgo presidente ohia.
- César Gaviria: Colombiako presidente ohia.
- Jorge Sampaio: Portugalgo presidente ohia.
- Mario Vargas Llosa: Peruko idazle eta intelektuala.
- Ernesto Zedillo: Mexikoko presidente ohia.

Komisioak emandako deiak zenbait aurrekari ditu. Esate baterako, 2011 urtean komisioak informe bat egin zuen non drogen ezeztapenari eta haren aukerei buruzko bide berriak ireki ziren. Informe honetan tabuarekin apurtu nahi zen eta drogen arkako “gerrak” porrot egin dutela gaitzetsi.
Bestalde, 2012ko apirileko Ameriketako Gailurrean drogen inguruko erreforma politikoa gai nagusia izan zen lehen aldiz. 2013ko maiatzean Ameriketako Estatuen Antolakuntzak informe bat egin zuen non legalizazioa aukeratzat hartzen zen.

Bideoan tratatzen diren gai nagusiak drogen kontsumoa ekoizpena eta banaketa eta honek gizartean dakartzan ondorioak, drogen aurkako legediak gizartean duen eragina eta tabuari aurre egiteko beharra.

Balorazioari dagokionez bideoa oso argia da, lehen momentutik ulertzen da bideoaren gaia. Gainera hainbat momentutan erreferentzia nabariak egiten dituzte Drogo dragoiaren izenarekin hasita: “Drogorekin egoteko menpekotasuna zuten, gero eta jende gehiagok Drogorekin jolastu nahi zuen…”. Ikusleen arreta azkar piztea lortzen dute.
Pertsonalki bideoa oso ondo baloratzen dut, uste dudalako kanpaina on bateko elementu asko dituela. Gainera ipuin bat erabiliz drogen arazoa azaltzeko konbentzionaltasuna alde batera uzten du. Normalean drogen inguruko bideoak berdinak direla esan genezake: benetako irudi gogorrak non jendea kontsumitzen ikusten dugun eta gero horrek sortzen dituen ondorioak. Mota horretako bideoak gero eta arreta gutxiago pizten dute gure burmuinetan eta lehen momentuan arreta galtzen dugu, baina istorio honek gure arreta bideo osoan zehar piztuta mantentzen du.

Egitasmoaren testuingurua 3 azpi-ingurutan zati dezakegu:

Alde batetik testuinguru politikoa dugu. Gizartean dagoen arazo nagusiena drogen kontua da. Lehiakide publikotzat hartzen dira drogak herrialde guztietan. Herrialde guztietako gobernuek drogen arazoa kontrolatzen saiatzen dira, baina ezinezkoa da. Drogekin kontaktuan dauden milaka pertsona espetxeetara joaten dira krimen handiagoak egiten dituztenekin, egoera berean. Izan liteke pertsona hauek baketsuak izatea edo menpekotasunik ez izatea, baina mandatarientzat askoz errazagoa da pertsona horiek kartzeletara bidaltzea haien arazoa tratatzen laguntzea baino. Beraz horrela dago egoera politikoa; boterea dutenek drogen aurka gogor egiten dute emaitzarik lortu gabe, drogak gizartearen parte baitira. Haientzat errazagoa da drogen inguruan dauden pertsonak espetxeratzea, hauek laguntzen saiatzea baino, kontuan izan gabe kartzela barruan kanpoan bezain beste droga hartuko dituztela.

Bestalde testuinguru ekonomikoa dugu: Drogen merkatua izugarria da, bertan mugitzen diren diru kantitateak beldurgarriak dira. Izan ere gaur egun edozein motatako drogak aurkitzea, erostea edo saltzea inoiz baino errazagoa da. “Diru erraza” dela esango genezake. Hala ere, kontuz ibili behar da drogen merkatuan. Zerbait eskaintzen dizute munduko gauzarik onena dela esaten eta zuk zerez egina dagoen jakin gabe kontsumitzen duzu. Ezjakintasun honek osasun arazo larriak ekar ditzake edozer sustantzia izan dezakezulako gorputzean. Baina honek ondorio latza dakar. Menpekotasuna duten pertsonek gero eta gehiago kontsumitzeko beharra dute, kontrolagaitza da. Ez dugu ahaztu behar menpekotasuna gaixotasun garrantzitsua dela. Pertsona horiek dirua lortzeko drogak erosi ahal izateko edozein gauza egiteko kapazak dira, gaixo daude. Horrek delinkuentziara eramaten gaitu: lapurretak, liskarrak… eta kasurik muturrena heriotzak.  Drogen merkatuak hainbeste diru mugitzeak milaka hilketa ekartzen ditu urtero herrialde askotan kontu-garbitzeak direla eta batez ere.

Azkenik drogen inguruko testuinguru soziala  dugu. Esan genezake testuinguru soziala aurreko bien emaitza dela. Drogak erabat gizarteratuta daude eta haiekin “elkarbizi” behar dugu. Gero eta droga berri gehiago daude merkatuan baina gero eta jakintza gehiago dugu drogen inguruan ere. Hauekin bukatzea utopia bat besterik ez da, ezinezkoa da, ezin izango dira guztiz erradikatu. Lehen aipatu bezala, drogekin kontaktuan dauden pertsonak (kontsumitu, salerosi…) zigor handiak jasotzen dituzte, espetxean bukatzeko aukerarekin normalean. Honek bihurtzen ditu drogak tabu. Gizartearen pentsamoldea aldatu beharra dago kontu honetan. Drogak kontsumitu dituen norbait ez du pertsona bat hil edo neska bat bortxatu, emandako tratua desberdina izan beharko litzateke eta ez dut esan nahi kartzelan modulu ezberdinetan bizitzea. Kontuan izan behar dugu pertsona hauek gaixo daudela eta behar dutena birgaitze prozesu bat dela, ez droga gehiago aurkituko duten leku batera bidaliak izatea. Baina gizartearentzat errazagoa da arazoarekin bukatzeko pertsona horiek espetxeratzea eta listo, estatuarentzat merkeagoa da hori egitea zentro bat bidaltzea baino. Uste dugu horrela gizartea “garbitzen” ari garela. Eskerrak gobernuz kanpoko erakundeak existitzen diren pertsona hauei behar duten laguntza emateko. Gaur egun drogen inguruko bi pentsamolde nagusi ikusten dira: Alde batetik drogak guztiz erradikatu nahi dituztenak daude eta bestalde askatasuna aldarrikatzen dituztenak. Askatasuna erabakitzeko orduan, bakoitza librea izan dadin kontsumitzeko. Laburbilduz, drogen testuinguru soziala nahiko kritikoa da gure gizartean.

Atzean dagoen komunikazio estrategia oso pentsatua eta denboran zehar eramana izan da. Lehen aztertu bezala 2011 urtean hasi ziren honen inguruko planak egiten. Lehenik eta behien drogen arazoa gizartean aztertzen da, honek ekartzen dituen arazoak ikusi eta legeak nola eragiten duen behatzen da.
Legeak nola eragiten duten ikustean, aldaketa baten beharra dagoela erabakitzen da. Aldaketa hori eskatzeko tresnak erabiltzen hasten dira: Lehen tresna ikusitako bidea dela esan dezakegu. Bideoa bera komunikazio tresna gogorra da bere originaltasuna eta forma dela eta. Bestalde sare sozialen erabilera ikusten dugu, plataforma digitaletan haien ahotsa transmititzen dute. Web orrialdearen diseinua txukuna eta argia da. Horrez gain ikusten da komisioan arlo guztietako profesional edo intelektualak daudela (presidenteak, idazleak, ministroak…). Horrek nagusitasuna ematen dio kanpainari. Kanpaina honen komunikazio estrategia nagusia komisioa osatzen duten pertsonen ahotsa da.

Praktikarekin bukatzeko, estrategia osoaren balorazioa egingo dut. Alde batetik, lehen komentatu dudan moduan, bideoa ia hobezina da, argia, zehatza, arreta mantentzen du, entretenigarria, dinamikoa…  Bestalde sare sozialen erabilera bikaina egin dute jendeak kanpaina jarrai dezan. Web orrialdea primeran dago, argia zehatza eta interesgarria da. Gainera 2011 urtean hasi zen mugimendua edo “gerra” da, beraz estrategia ona izan behar du nahitaez gaur egun kanpaina honen berri badugu. Orokorrean kanpaina ona dela esana beharra dago.

Jarraian "The history of the war on Drugo" bideoaren irudi batzuk: 

Resultado de imagen de the history on the war on drugo

Resultado de imagen de the history on the war on drugo

Resultado de imagen de the history on the war on drugo