Fitxa teknikoa:
Telesaila:
Black Mirror
Denboraldia
eta kapitulua: 1x01
Zuzendaria:
Otto Bathurst
Gidoilaria:
Charlie Brooker
Aktore
nagusiak: Rory Kinnear, Lindsay Duncan, Donald Sumpter, Tom Goodman-Hill, Anna
Wilson-Jones eta Lydia Wilson
Iraupena:
44 minutu
Herrialdea:
Erresuma Batua
Telebista
katea: Channel 4
Emisio
data: 2011ko abenduaren 11a
Gaia:
Telesailaren
lehen kapitulu honetan Erresuma Batuko printzesa Susannah bahitu dute eta
printzesa askatzeko modu bakarra hau da: Lehen ministroak txerri batekin
harreman sexualak izatea telebista kate guztietan zuzeneko emisioan.

Sinopsia:
Lehen
kapitulu honen hasieran Erresuma Batuko Lehen Ministroak bideo bat jasotzen du
non Sussanah printzesa bahitu dutela ikusten den. Bideoan bahitzaileak
printzesari komunikatu bat irakurtzea eskatzen dio eta bertan bere askatasuna
lortzeko bide bakarra Lehen Ministroak txerri batekin sexu harremanak zuzeneko
telebistan izatea dela azaltzen du. Michael Callow, Lehen Ministroa, arratsaldeko
4etan agertu behar da telebistan txerriarekin harremanak izaten. Beraz, hori
ekiditeko, geratzen zaizkion ordu guztiak printzesa aurkitzen saiatzen ematen
ditu. Honetaz aparte bideoaren hedapena gelditu nahi du baina berandu da, mundu
guztia ikusi du youtuben eta hedabide nagusietara heldu da. Printzesaren
bizitza salbatzeko Alex Cairns, Lehen Ministroaren prentsa burua filmaketa bat
antolatzen saiatzen da aktore batekin, baina aktorea nor den filtratzen da.
Ministroaren taldeko batek bideoa nondik igo den topatzen du eta ekipo bat
bidaltzen dute leku horretara. Bahitzaileak tranpa bat jarri du leku hartan eta
printzesa salbatzeko ahalegin guztiak porrot egiten dute. Gainera bahitzaileak
printzesaren ustezko atzamar bat bidaltzen dio UKN telebista kateari. Ondorioz,
Lehen Ministroak behartuta ikusten du bere burua txerri batekin harreman
sexualak izatera.
Kapituluaren
bukaeran trama guztia desmuntatzen da. Urte bat pasa ondorengo irudiak dira eta
bertan ikusten da bahitzailea artista bat zela. Bere helburu nagusia zerbait
garrantzitsua egitea zen eta printzesa askatzen du Callow-ren emisioa baino
erdi ordu lehenago. Honekin demostratu nahi zuen zerbait "handia"
egin zezakeela mundu guztiak haien pantailak begiratzen zituzten bitartean.
Protagonista:
Black
Mirror-en kapitulu honetan bi protagonista nagusi topa ditzakegu. Alde batetik
Michael Callow, kapituluaren protagonista nagusia eta bestetik Alex Cairns,
"harreman publikoetako protagonistatzat" har dezakeguna.
Lehen
protagonista Erresuma Batuko Lehen Ministroa da. 45-50 urte inguruko gizona da,
ez du ile askorik, begi urdinak ditu, ez da oso altua eta esan dezakegu ez dela
ez lodia ez argala, gorputz normala du. Klase sozial altuko gizona da, dotorea
eta esklusibotasun toke batekin. Bere emaztearekin ezkonduta dago eta berarekin
duen jarreragatik balio tradizionalak dituela antzeman daiteke. Bere auto-estimari
dagokionez, hasieran altua dela ematen du baina egoera bere eskuetatik ihes
doan bitartean auto-estima hori pixkanaka gutxitzen doa, batez ere
txerriarekin sexu harremanak izaterako orduan. Kapituluaren bukaeran bere irudi
publikoa berreskuratu duela ikus daiteke, beraz esan daiteke berri ere bere
auto-estimua igotzen dela.
Kapitulu
honen bigarren protagonista Alex Cairns da, Lehen Ministroaren prentsa burua.
60 urte inguruko emakumea da. Ilehoria
da, nahiko altua, aurpegi luzea du eta haren dotoretasuna begi bistaz ikus
daiteke. Klase sozial altukoa da bere lanbideagatik batez ere. Pertsonai honen
bizitzari edo auto-estimari buruz ez dakigu ezer gehiago. Hala ere antzeman daiteke
izaera babeslea duela beti Lehen Ministroaren egoeragatik kezkatzen delako.
Harreman Publikoak:
Kapitulu honetan Harreman Publikoak Lehen
Ministroaren taldea izango litzateke, Alex Cairns buru izanda. Gobernuaren
barruan dagoen departamentu bat dela esan genezake eta Cairns departamentu
horren zuzendaritzat hartzen dugu. Lehen Ministroaren menpean daude eta bere
aginduak betetzen dituzten Sussanah printzesa askatzeko ahaleginetan. Hala ere,
Lehen Ministroari aholkuak ematen dizkiote. Horrez gain prentsaren kontaktuan
mantentzen dira denbora osoan. Hori argi ikus dezakegu Callow-ren emisioa baino
lehen mezu bat emititzen dutenean biztanleria emisioa ikusi ez dezan.

Bechdel Testa:
Kapitulu
honek EZ DU Bechdel testa: Bi
emakumezko agertzen dira bai eta biek izena dute (Jane Callow-ren emaztea eta
Alex Cairns), baina ez dute kapituluaren momentu batean ere ez hitz egiten. Beraz
ez dutenez elkar hitz egiten ezin dute gizon bati buruz hitz egin. Kapituluan
agertzen diren bestelako emakumezkoen izenak ez dira ezagutzen.


No hay comentarios:
Publicar un comentario