
Leo
Messi, Bartzelona futbol taldeko eta Argentinako selekzioaren izarra munduko
futbol jokalari onenatzat eta errespetagarritzat hartzen da. Martxoaren 11an
UNICEF-eko borondate oneko enbaxadore izendatu zuten. 2004tik aurrera Messik
bere denbora oparitu die Espainia eta Argentinako bulegoei kausa defendatzen
eta dirua biltzen.
Baina
zuen buruei galdetuko diezue ea zein ezaugarri izan behar dituen abeslari,
kirolari edo aktore batek UNICEF itxuratzeko?
UNICEF-ekin
lotura duten pertsonak esparru ezberdinetatik datoz eta istorio pertsonal
ezberdinak dituzte, baina pertsona guzti horiek zerbait dute aman komunean:
Mundu osoko umeen bizitzak hobetzeko konpromisoa hartu dute.
UNICEF-ek
batzuen famaz baliatzen da modu honetan publikoa erakartzen dutelako. Errazagoa
da haientzat beharrak dituzten umeei begirada zuzentzea pertsona hauen irudiarekin,
bai haien herrialdeetan bai larrialdi programetan. Horrez gain bere talentuaz
aprobetxa daitezke fondoak biltzeko eta promozio ekintzak sustatzeko. Gainera
umeen ikasterako, osasuna izateko, babesa izateko eta berdinak izateko
eskubideak babesten dituzte.
UNICEF
lehenetariko kausa izan da non pertsona xelebreen kolaborazioa izan duten.
Danny Kaye izan zen lehena eta gero beste pertsona famatu gehitu ziren,
adibidez Audrey Hepburn gaur egun dagoen borondate oneko enbaxadoreen taldea
sortu arte.
Kontu
hau alde batera utzita eta Messi berriz ardatz hartuz, guztiok gogoratuko duzue
21 hilabeteko espetxe zigorra betetzera kondenatua izan zela fraude fiskalagatik
bere aitarekin batera. 4,1 milioi euro iruzurtu zizkieten Ogasunari. Messik
bere aitari kargatu zizkion erru guztiak, bera futbolera jolastera dedikatzen
zela aitortuz eta bere aitak aldiz, familiako aholkulariei bota zien errua.
Azkenean epaileak ez zituen onartu Messi familiaren alegatuak .
Eskandalu
hau ia mundu guztian izan zen entzutetsu. Leo Messiren irudia izugarri
zikintzeaz gain, transmititu nahi zituen jokalari moduan ezerezean geratu
ziren. Bere taldearentzat, Bartzelona Futbol Taldea, kolpe handia suposatu
zuen. Bere izarra halako eskandalu batean sartuta egoteak taldearekiko irudia asko
zakartu zuen.
Gauza
guzti hauek kontuan hartura, nire buruan hainbat zalantza sortzen dira…
Norbaitek jakingo du erantzuna ematen?
Benetan
kezkatuta dago Leo Messi umeen hezkuntzagatik, osasunagatik, berdintasunagatik
eta babesagatik? UNICEF-ekin parte hartzea benetan sentitzen duelako egiten du
edo bere irudiaren marketina baino ez da? Bere irudia garbitzeko modu bat da
jasotako eskandaluengatik? Etikoki Messi borondate oneko enbaxadorea al da?
No hay comentarios:
Publicar un comentario