Lehen praktika honetan Kony 2012 harreman publikoetako kanpaina ikusi eta sakonki aztertu dugu. Jarraitutako estrategia eta erabilitako tresnak guztion artean aman komuean jarri eta ondorioak atera ditugu.
Kony 2012 harreman publikoetako kanpainan jarraitutako prozesua argi ikus dezakegu. Lehenik eta behin egoera kokatzen da Kony nor den azalduz. Konyk egiten duena azaltzen da (umeak gurasoetatik banatu…) baina ez da azaltzen zergatik egiten duen.
Kony 2012 harreman publikoetako kanpainan jarraitutako prozesua argi ikus dezakegu. Lehenik eta behin egoera kokatzen da Kony nor den azalduz. Konyk egiten duena azaltzen da (umeak gurasoetatik banatu…) baina ez da azaltzen zergatik egiten duen.
Ondoren kanpainaren helburuak zehazten dira. Bi helburu nagusi antzeman
ditzakegu. Alde batetik Kony gelditzea eta umeak gurasoengana bueltatzea; eta
hau lortzen denean, Kony nor den munduari ezagutaraztea eta bere krimenak
argira ateratzea.
Helburu hauek lortzeko hainbat errekurtso/erraminta/tresna erabiltzen dira:
- Lehena eta argiena bideoa bera da. Bideoa “Zabaldu” handi batekin
bukatzen da, eta hura zabaltzea dohainik dela zehazten dute.
- Bestalde plataforma digitalak erabiltzen dituzte, sare sozialak batez
ere. Bideoan ikusten da nola Facebook-en komunitate bat sortzen duten gizartea
kausarekin bat egiteko.
- Horrez gain, bi alderdien politikariekin batzen dira helburu bat
lortzeko: Legea aldatzea Ugandara ejertzitoak bidali ahal izateko eta bertako
ejertzitoarekin Konyren aurka lan egiteko. Lobby-a (presio tresna) erabiltzen
dute eta horretarako e-mailak bidaltzen dizkiete politikariei, manifestaldiak
egiten dituzte leku estrategikoetan, sare sozialak erabiltzen dituzte….
- Pertsona ezagunen ahotsa erabiltzen dute. 20 “kultur-ordezkari” eta 12
politikari ikus ditzakegu haien iritzia ematen. Hala ere, momentu batetan ere
ez dute Kony 2012 aipatzen.
- Apirilak 20ko gaua erabiltzen dute munduko hiri nagusienak kartelez
estaltzeko. Horrez gain manifestaldiak ere antolatzen dituzte.
- Azkenik Kony 2012 Kit-ak prestatzen dituzte: 2 eskumuturrekoekin (bata
zuretzat eta beste oparitzeko, modu honetan kanpainaren zabalkuntza zihurtatzen
dute), dohaintzak egiteko formularioak…
Lotura bat eraikitzen du bi errealitateekin (Mendebaldeko mundua eta
Ugandako egoera) eta zubi hori egiteko Jako-z baliatzen da. Ugandan gertatzen
ari dena Jabob protagonistatzat hartzen azaltzen du. Gainera, bere semea
erabiltzen du konparazioa egiteko “nire semea izan liteke”-ren antzeko esaldiak
erabiliz. Ona (semea) eta txarraren (Jako) ardatza erabiltzen du bideo osoan
zehar eta azkenean erakusten du nola “txarra” ona izatera pasatzen den (ikasten
du, abokatu bihurtzen da…).
Bideoaren momentu ezberdinetan emozio bat edo beste bat eragin dit. Alde batetik
tristura, haserrea, inpotentzia… Bestalde mesfidantza puntu bat eragin dit,
batez ere ejertzitoa sartzen den momentuan. Baina batez ere, laguntzeko gogoa
pizten du, aktibazio nahia. Bideoa bukatu bezain laster Kit-a erosteko nahia
pizten du.
Ume txikiarekin jolasten du. Hura gauzak ulertzeko moduan kontatzen ditu. Bideoaren momentu ezberdinetan umeari galdetzen dio ea hurak zer egingo luke. Honekin erakutsi nahi digu ume txiki batek egin ahal badu, zergatik gu ez gara kapazak izango hori egiteko, laguntza hori emateko.
Ume txikiarekin jolasten du. Hura gauzak ulertzeko moduan kontatzen ditu. Bideoaren momentu ezberdinetan umeari galdetzen dio ea hurak zer egingo luke. Honekin erakutsi nahi digu ume txiki batek egin ahal badu, zergatik gu ez gara kapazak izango hori egiteko, laguntza hori emateko.
Azken emozio hauek lortzeko, muntaia aldetik zenbait gauza antzeman daitezke.
Bideo osoan zehar arreta mantentzen dute, oso dinamikoa da, “bideoklipen”
antzeko muntai azkarra du eta momentu desatseginak oso azkar pasatzen dituzte, “ezkutatzen”
dituzte. Horrez gain, musikarekin jolasten dute: momentu tristeetan musika hunkigarria jartzen dute eta momentu alaietan erritmo gehiago duen musika.
Jarraian Kony 2012 kanpainan erabilitako bi irudi:
Kony 2012 kanpainako manifestaldi baten irudia:
Bideoan agertzen den irudia, Jason Russell (egilea) eta Jako:



