martes, 20 de septiembre de 2016

1. Praktika: KONY 2012

    Lehen praktika honetan Kony 2012 harreman publikoetako kanpaina ikusi eta sakonki aztertu dugu. Jarraitutako estrategia eta erabilitako tresnak guztion artean aman komuean jarri eta ondorioak atera ditugu.
    
     Kony 2012 harreman publikoetako kanpainan jarraitutako prozesua argi ikus dezakegu. Lehenik eta behin egoera kokatzen da Kony nor den azalduz. Konyk egiten duena azaltzen da (umeak gurasoetatik banatu…) baina ez da azaltzen zergatik egiten duen.

Ondoren kanpainaren helburuak zehazten dira. Bi helburu nagusi antzeman ditzakegu. Alde batetik Kony gelditzea eta umeak gurasoengana bueltatzea; eta hau lortzen denean, Kony nor den munduari ezagutaraztea eta bere krimenak argira ateratzea.

Helburu hauek lortzeko hainbat errekurtso/erraminta/tresna erabiltzen dira:

- Lehena eta argiena bideoa bera da. Bideoa “Zabaldu” handi batekin bukatzen da, eta hura zabaltzea dohainik dela zehazten dute.

- Bestalde plataforma digitalak erabiltzen dituzte, sare sozialak batez ere. Bideoan ikusten da nola Facebook-en komunitate bat sortzen duten gizartea kausarekin bat egiteko.

- Horrez gain, bi alderdien politikariekin batzen dira helburu bat lortzeko: Legea aldatzea Ugandara ejertzitoak bidali ahal izateko eta bertako ejertzitoarekin Konyren aurka lan egiteko. Lobby-a (presio tresna) erabiltzen dute eta horretarako e-mailak bidaltzen dizkiete politikariei, manifestaldiak egiten dituzte leku estrategikoetan, sare sozialak erabiltzen dituzte….

- Pertsona ezagunen ahotsa erabiltzen dute. 20 “kultur-ordezkari” eta 12 politikari ikus ditzakegu haien iritzia ematen. Hala ere, momentu batetan ere ez dute Kony 2012 aipatzen.
- Apirilak 20ko gaua erabiltzen dute munduko hiri nagusienak kartelez estaltzeko. Horrez gain manifestaldiak ere antolatzen dituzte.

- Azkenik Kony 2012 Kit-ak prestatzen dituzte: 2 eskumuturrekoekin (bata zuretzat eta beste oparitzeko, modu honetan kanpainaren zabalkuntza zihurtatzen dute), dohaintzak egiteko formularioak…

Lotura bat eraikitzen du bi errealitateekin (Mendebaldeko mundua eta Ugandako egoera) eta zubi hori egiteko Jako-z baliatzen da. Ugandan gertatzen ari dena Jabob protagonistatzat hartzen azaltzen du. Gainera, bere semea erabiltzen du konparazioa egiteko “nire semea izan liteke”-ren antzeko esaldiak erabiliz. Ona (semea) eta txarraren (Jako) ardatza erabiltzen du bideo osoan zehar eta azkenean erakusten du nola “txarra” ona izatera pasatzen den (ikasten du, abokatu bihurtzen da…).


Bideoaren momentu ezberdinetan emozio bat  edo beste bat eragin dit. Alde batetik tristura, haserrea, inpotentzia… Bestalde mesfidantza puntu bat eragin dit, batez ere ejertzitoa sartzen den momentuan. Baina batez ere, laguntzeko gogoa pizten du, aktibazio nahia. Bideoa bukatu bezain laster Kit-a erosteko nahia pizten du.

Ume txikiarekin jolasten du. Hura gauzak ulertzeko moduan kontatzen ditu. Bideoaren momentu ezberdinetan umeari galdetzen dio ea hurak zer egingo luke. Honekin erakutsi nahi digu ume txiki batek egin ahal badu, zergatik gu ez gara kapazak izango hori egiteko, laguntza hori emateko.

Azken emozio hauek lortzeko, muntaia aldetik zenbait gauza antzeman daitezke. Bideo osoan zehar arreta mantentzen dute, oso dinamikoa da, “bideoklipen” antzeko muntai azkarra du eta momentu desatseginak oso azkar pasatzen dituzte, “ezkutatzen” dituzte.  Horrez gain, musikarekin jolasten dute: momentu tristeetan musika hunkigarria jartzen dute eta momentu alaietan erritmo gehiago duen musika. 

Jarraian Kony 2012 kanpainan erabilitako bi irudi:



Kony 2012 kanpainako manifestaldi baten irudia:


Bideoan agertzen den irudia, Jason Russell (egilea) eta Jako:



No hay comentarios:

Publicar un comentario