miércoles, 5 de octubre de 2016

2. Praktika: "The history on the war of Drugo"

Bigarren praktika honetan “The war of Drugo” kanpainaren bideoa ikusi eta aztertu dugu. Kanpainaren helburua drogen jabetza eta kontsumoagatiko zigorrei amaiera ematea eta drogen jabetza arduratsua erregularizatzea. Horrez gain gizartea drogen inguruan informatu nahi da biolentzia eta delinkuentzia gutxitzeko asmoz. Kanpaina Drogen komisio batek eraman du aurrera eta gizarte osoari zuzenduta dago. Komisio hau herrialde askotako presidente ohiez (Brasil, Txile, Colombia, Mexiko, Polonia, Portugal eta Suitza) eta beste entzutetsuz osatuta dago. Hauek dira haietako batzuk:

- Kofi Annan: Nazio Batuen idazkari ohia eta Kofi Annan fundazioaren presidentea Ghanan.
- Louise Arbour: Kanadako legelaria, Gorte Nagusiaren kide eta 2004tik 2008ra Nazio Batuen mandatari nagusia giza eskubideen alde .
- Pavel Bém: Pragako (Txekiar Errepublika) alkate ohia.
- Richard Branson: Enpresaria, gizarte kausen babeslea eta “The Elders”-en kosortzailea eta “Virgin Group”-en sortzailea.
- Fernando Henrique Cardoso: Brasilgo presidente ohia.
- César Gaviria: Colombiako presidente ohia.
- Jorge Sampaio: Portugalgo presidente ohia.
- Mario Vargas Llosa: Peruko idazle eta intelektuala.
- Ernesto Zedillo: Mexikoko presidente ohia.

Komisioak emandako deiak zenbait aurrekari ditu. Esate baterako, 2011 urtean komisioak informe bat egin zuen non drogen ezeztapenari eta haren aukerei buruzko bide berriak ireki ziren. Informe honetan tabuarekin apurtu nahi zen eta drogen arkako “gerrak” porrot egin dutela gaitzetsi.
Bestalde, 2012ko apirileko Ameriketako Gailurrean drogen inguruko erreforma politikoa gai nagusia izan zen lehen aldiz. 2013ko maiatzean Ameriketako Estatuen Antolakuntzak informe bat egin zuen non legalizazioa aukeratzat hartzen zen.

Bideoan tratatzen diren gai nagusiak drogen kontsumoa ekoizpena eta banaketa eta honek gizartean dakartzan ondorioak, drogen aurkako legediak gizartean duen eragina eta tabuari aurre egiteko beharra.

Balorazioari dagokionez bideoa oso argia da, lehen momentutik ulertzen da bideoaren gaia. Gainera hainbat momentutan erreferentzia nabariak egiten dituzte Drogo dragoiaren izenarekin hasita: “Drogorekin egoteko menpekotasuna zuten, gero eta jende gehiagok Drogorekin jolastu nahi zuen…”. Ikusleen arreta azkar piztea lortzen dute.
Pertsonalki bideoa oso ondo baloratzen dut, uste dudalako kanpaina on bateko elementu asko dituela. Gainera ipuin bat erabiliz drogen arazoa azaltzeko konbentzionaltasuna alde batera uzten du. Normalean drogen inguruko bideoak berdinak direla esan genezake: benetako irudi gogorrak non jendea kontsumitzen ikusten dugun eta gero horrek sortzen dituen ondorioak. Mota horretako bideoak gero eta arreta gutxiago pizten dute gure burmuinetan eta lehen momentuan arreta galtzen dugu, baina istorio honek gure arreta bideo osoan zehar piztuta mantentzen du.

Egitasmoaren testuingurua 3 azpi-ingurutan zati dezakegu:

Alde batetik testuinguru politikoa dugu. Gizartean dagoen arazo nagusiena drogen kontua da. Lehiakide publikotzat hartzen dira drogak herrialde guztietan. Herrialde guztietako gobernuek drogen arazoa kontrolatzen saiatzen dira, baina ezinezkoa da. Drogekin kontaktuan dauden milaka pertsona espetxeetara joaten dira krimen handiagoak egiten dituztenekin, egoera berean. Izan liteke pertsona hauek baketsuak izatea edo menpekotasunik ez izatea, baina mandatarientzat askoz errazagoa da pertsona horiek kartzeletara bidaltzea haien arazoa tratatzen laguntzea baino. Beraz horrela dago egoera politikoa; boterea dutenek drogen aurka gogor egiten dute emaitzarik lortu gabe, drogak gizartearen parte baitira. Haientzat errazagoa da drogen inguruan dauden pertsonak espetxeratzea, hauek laguntzen saiatzea baino, kontuan izan gabe kartzela barruan kanpoan bezain beste droga hartuko dituztela.

Bestalde testuinguru ekonomikoa dugu: Drogen merkatua izugarria da, bertan mugitzen diren diru kantitateak beldurgarriak dira. Izan ere gaur egun edozein motatako drogak aurkitzea, erostea edo saltzea inoiz baino errazagoa da. “Diru erraza” dela esango genezake. Hala ere, kontuz ibili behar da drogen merkatuan. Zerbait eskaintzen dizute munduko gauzarik onena dela esaten eta zuk zerez egina dagoen jakin gabe kontsumitzen duzu. Ezjakintasun honek osasun arazo larriak ekar ditzake edozer sustantzia izan dezakezulako gorputzean. Baina honek ondorio latza dakar. Menpekotasuna duten pertsonek gero eta gehiago kontsumitzeko beharra dute, kontrolagaitza da. Ez dugu ahaztu behar menpekotasuna gaixotasun garrantzitsua dela. Pertsona horiek dirua lortzeko drogak erosi ahal izateko edozein gauza egiteko kapazak dira, gaixo daude. Horrek delinkuentziara eramaten gaitu: lapurretak, liskarrak… eta kasurik muturrena heriotzak.  Drogen merkatuak hainbeste diru mugitzeak milaka hilketa ekartzen ditu urtero herrialde askotan kontu-garbitzeak direla eta batez ere.

Azkenik drogen inguruko testuinguru soziala  dugu. Esan genezake testuinguru soziala aurreko bien emaitza dela. Drogak erabat gizarteratuta daude eta haiekin “elkarbizi” behar dugu. Gero eta droga berri gehiago daude merkatuan baina gero eta jakintza gehiago dugu drogen inguruan ere. Hauekin bukatzea utopia bat besterik ez da, ezinezkoa da, ezin izango dira guztiz erradikatu. Lehen aipatu bezala, drogekin kontaktuan dauden pertsonak (kontsumitu, salerosi…) zigor handiak jasotzen dituzte, espetxean bukatzeko aukerarekin normalean. Honek bihurtzen ditu drogak tabu. Gizartearen pentsamoldea aldatu beharra dago kontu honetan. Drogak kontsumitu dituen norbait ez du pertsona bat hil edo neska bat bortxatu, emandako tratua desberdina izan beharko litzateke eta ez dut esan nahi kartzelan modulu ezberdinetan bizitzea. Kontuan izan behar dugu pertsona hauek gaixo daudela eta behar dutena birgaitze prozesu bat dela, ez droga gehiago aurkituko duten leku batera bidaliak izatea. Baina gizartearentzat errazagoa da arazoarekin bukatzeko pertsona horiek espetxeratzea eta listo, estatuarentzat merkeagoa da hori egitea zentro bat bidaltzea baino. Uste dugu horrela gizartea “garbitzen” ari garela. Eskerrak gobernuz kanpoko erakundeak existitzen diren pertsona hauei behar duten laguntza emateko. Gaur egun drogen inguruko bi pentsamolde nagusi ikusten dira: Alde batetik drogak guztiz erradikatu nahi dituztenak daude eta bestalde askatasuna aldarrikatzen dituztenak. Askatasuna erabakitzeko orduan, bakoitza librea izan dadin kontsumitzeko. Laburbilduz, drogen testuinguru soziala nahiko kritikoa da gure gizartean.

Atzean dagoen komunikazio estrategia oso pentsatua eta denboran zehar eramana izan da. Lehen aztertu bezala 2011 urtean hasi ziren honen inguruko planak egiten. Lehenik eta behien drogen arazoa gizartean aztertzen da, honek ekartzen dituen arazoak ikusi eta legeak nola eragiten duen behatzen da.
Legeak nola eragiten duten ikustean, aldaketa baten beharra dagoela erabakitzen da. Aldaketa hori eskatzeko tresnak erabiltzen hasten dira: Lehen tresna ikusitako bidea dela esan dezakegu. Bideoa bera komunikazio tresna gogorra da bere originaltasuna eta forma dela eta. Bestalde sare sozialen erabilera ikusten dugu, plataforma digitaletan haien ahotsa transmititzen dute. Web orrialdearen diseinua txukuna eta argia da. Horrez gain ikusten da komisioan arlo guztietako profesional edo intelektualak daudela (presidenteak, idazleak, ministroak…). Horrek nagusitasuna ematen dio kanpainari. Kanpaina honen komunikazio estrategia nagusia komisioa osatzen duten pertsonen ahotsa da.

Praktikarekin bukatzeko, estrategia osoaren balorazioa egingo dut. Alde batetik, lehen komentatu dudan moduan, bideoa ia hobezina da, argia, zehatza, arreta mantentzen du, entretenigarria, dinamikoa…  Bestalde sare sozialen erabilera bikaina egin dute jendeak kanpaina jarrai dezan. Web orrialdea primeran dago, argia zehatza eta interesgarria da. Gainera 2011 urtean hasi zen mugimendua edo “gerra” da, beraz estrategia ona izan behar du nahitaez gaur egun kanpaina honen berri badugu. Orokorrean kanpaina ona dela esana beharra dago.

Jarraian "The history of the war on Drugo" bideoaren irudi batzuk: 

Resultado de imagen de the history on the war on drugo

Resultado de imagen de the history on the war on drugo

Resultado de imagen de the history on the war on drugo


No hay comentarios:

Publicar un comentario