“¿Somos
o no somos?” 2013 eta 2014an egin zen komunikazio kanpaina izan zen. 33
gobernuz kanpoko erakunde esanguratsuenetarikoak bildu ziren munduko bidegabeko
egoerei buelta emateko. Haien artean Gurutze Gorria, Acción contra el hambre,
Ayuda en acción, Proyecto Hombre, Unicef, Médicos sin fronteras eta askoz
gehiago topa ditzakegu. Laguntzeko eman behar zen pausu bakarra mezu bat bizaltzea zen.
Kanpaina
honek telebista spot bat egin zuen aurpegi ezagunekin, esaterako Carlos Sobera edo
Anne Igarteburu aurkezleak, Carlos Jean DJa, Macarena Gómez aktoresa…
- 2013ko kanpainaren haria edo leloa gauzei buelta ematean oinarritzen zen. Beraz, spot-ean ikus ditzakegu pertsona famatuak janzki bat buelta emanda jartzen.
- 2014 urteko spot-ean, kanpaina ezaguna eta birala egin zenez, ez zen izan beharrezkoa buelta eman kontzeptua berriz argitzea. Honetan beste aurpegi ezagun asko topatzen ditugu munduan dauden bidegabeko egoerei buruz. Horrez gain Somosen web orrialde ofizialean topa ditzakegu ezagunen bideo labur asko kanpainaren inguruan hitz egiten.
SOMOS EGUNA:
Kanpainari
bultzada emateko Somos eguna antolatu zen bi urteetan.
- 2013 urtean mosaiko izugarri handia egin zen pertsonek bidalitako argazkiekin eta 19000 argazki baino gehiago lortu zituzten. “Quedada Somos” 19 hiritan egin zen eta jendeak janzki bat aldrebes jantzita eraman behar zuen. Youtuben ia 100000 bisita lortu zituzten, facebooken ia 30000 atsegin dut eta twitterren 2 trending topic. Horrez gain komunikabide nagusietan agertzea lortu zuten.
- 2014 urtean egin zena guztiz ezberdina izan zen. Jazoera bakarra izan zen eta plaza batean 6 lienzo zuri eta oso handi prestatu ziren. 6 artista etorri ziren eta bakoitzean arlo batekin zerikusia zuen graffitia egin zuen. Somos proiektua 6 arlotan banatzen du bere lana: Gosea eta txirotasuna, hezkuntza, osasuna eta ikerketa, haurtzaroa, krisialdi eta larrialdiak eta ezgaitasuna eta baztertzea. Horrez gain bertan kamiseta pertsonalizatu zituzten sprayekin.
Kanpaina
hau ez da 2015 eta 2016 urteetan aurrera eraman, baina 2014 urtean lortu ziren emaitzak
izugarriak izan ziren:
- Azken
bi urteetan GKEen bazkideak %5 hasi dira.
Azken finean gizartearen kontzientzia irekitzea lortu zuten. Espainiako 33 GKE garrantzitsuenetarikoak batzeak erakunde hauen indarra bikoiztu egin zuen eta askoz jende gehiagori heltzea lortu zuten.
Pertsonalki
oso iniziatiba ona iruditzen zait GKE hauen batura benetan kontzientzia sortzeko
beharra dagoelako. Aipatutako 6 arloetan laguntza asko behar da eta guk giza
izaki moduan behar dutenei laguntzeko beharra, eta batez ere betebeharra, dugu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario