miércoles, 7 de diciembre de 2016

BLACK MIRROR 3X01

Fitxa Teknikoa: 
Titulua: Nosedive
Urtea: 2016
Herrialdea: Erresuma Batua
Zuzendariak: Charlie Booker (Sortzailea), Joe Wright
Gidoilariak: Michael Schur, Rashida Jones
Musika: Max Richter
Argazkilaritza: Seamus McGarvey
Aktore nagusiak: Bryce Dallas Howard, Alice Eve, Cherry Jones, James Norton, Alan Ritchson, Daisy Haggard, Susannah Fielding, Michaela Coel, Demetri Goritsas, Kadiff Kirwan, Sope Dirisu, Clayton Evertson
Igortze data: 2016ko urriaren 21a
Produktorea: Netflix UK

Gaia:
Sare sozialen filtroan bizi den gizarte batean, nola lortutako “ospearen” bidez arautzen den dena. Pertsonak izarren bidez puntuatzen dira eta gero eta izar gehiago izan “ospe” handiagoa eta gizartean posizio hobeagoa.

Sinopsia:
Lacie Pound bulego batean lan egiten duen neska da. Irudi publikoarekin obsesionatuta bizi da. Bere inguruko pertsonekin oso ondo portatzen saiatzen da hauek 5 izarrekin bera puntuatzeko. Bere nebarekin bizi da apartamentu txiki batean baina haien kontratua bukatzear dago, beraz pisu bila dabilela bere ametsetako apartamentuak ikusten ditu. Hala ere ezin ditu ordaindu eta deskontu bat lortzeko aukera bakarra 4,5 izar baino gehiagoko ospea izatea da. Baina Laciek 4,2 izar ditu soilik eta ahal duen guztia egingo du puntuazio hori lortzeko. Bere txikitako laguna Naomi 4,8 izar ditu eta bere laguntza beharko du apartamentua eduki ahal izateko. Naomi eta Lacie lagunak ziren txikitan, baina Naomi oso txarto portatzen zen Lacierekin. Laciek txikitan elkarrekin egin zuten panpina baten argazkia igotzen du sare sozialera eta lortzen du Naomik bere ezkontzara gonbidatzea. Aukera paregabea da Lacierentzat behar duen ospea lortzeko, bertan 4,5 izar baino gehiago duten pertsonak egongo direlako soilik. Baina ezkontzarako hegaldia hartzera doanean, dena konplikatzen zaio eta bidaiak ez dio lortu nahi duen emaitza emango.

Protagonista:
Lacie Pound 30 urte inguruko neska da. Bulego batean egiten du lan, baina bere nebarekin apartamentu txiki batean bizi denez esan dezakegu klase sozial ertainekoa dela. Itxura fisikoari dagokionez, ilegorria da eta kopeta-ilea darama. Altura eta pisu normalekoa da. Oso irribarre polita du eta kapitulu osoan zehar erakusten du. Moralari dagokionez, irudi publikoa soilik interesatzen zaio eta inguruko beste gauzei ez die garrantzia ematen. Bere ospea mantentzeko “faltsutasun” jokaerak izaten ditu beste pertsonekin.

HHPPkorari dagokionak:
Harreman Publikoetako lan eremuari dagokionez, autonomoa dela esan dezakegu. Kasu honetan Laciek berarentzat egiten du lan bere kanpaina propioa egiten baitu. Bere betebehar nagusia ahal bezain beste izar lortzea da bere ospea handitzeko eta modu honetan gizartean posizio altuagoa lortzeko. Sare sozialaren bitartez egiten du eta izarrak lortzeko pertsonekin atsegina izaten saiatzen da, behar dituzten gauzak ematen dizkie eta gizartearen korronteak jarraitzen ditu.

Bechdel testa:

Black Mirror-en kapitulu honetan Bechdel testa betetzen da. Bi emakume agertzen dira (Lacie eta Naomi) eta gizon bati buruz hitz egiten dute (Pauli buruz, Naomiren ezkongaia). Beraz konfirma dezakegu testa betetzen dela: Bi emakume agertzen dira, izena dutenak eta gizon bati buruz hitz egiten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario