jueves, 15 de diciembre de 2016

Karen Thompson testuaren hausnarketa


Irakurritako Karen Thompsonen istorioa zer pentsatzea eman dit. Errealitatea ondo definitzen duen kontaera izateaz gain, bi gai edo hausnarketa nagusi topatzen ditugu. Alde batetik nola indibiduoen ignorantzia maila etengabe handitzen den eta edozein gauza sinestera heltzen diren. Eta bestetik, zer ikusirik ez duena; ditugun aspirazioak eta ametsak edo hobeto esanda, jarraitu nahi dugun bidea nola beste norabide bat hartzen duen nahi duguna alde batera utziz.

Jada esan zuen Einstenek, giza ergeltasuna eta ignorantzia ez dute mugarik. Eta pasatzen den egun bakoitzean argiago dut, inguraturik gaude! Eta baliteke gu geu ere momentu askotan ere ergelak izatea… Testuan agertzen den adibideak erakusten digun gizartearen tontotasun maila oso kezkagarria da.

Historian zehar pentsalari askok hausnartu dute zozotasunari buruz. Esate baterako Quevedok esaten zuen ergelak ikusten direnak baino gehiago direla eta Cipollak mafia baino talde boteretsuagoa direla.  Gauza da ez dela gaur egungo kontua. Baina zer espero dugu ikusten duen guztia sinesten duen gizarte batez?
Honek gogora ekarri dit ikusten ari naizen serie katalan bat. Merlí izena du eta “El club de los poetas muertosen” bertsio berritu bat da. Merlí institutu bateko filosofia irakaslea da eta ikasleei bizitzan baliogarriak diren jakinbideak ematen dizkie (baita ikusleoi ere moral eta etika jakinbideak ematen dizkigu) historia zeharko filosofoak azalduz. Gogora ekarri dit Merlík gai honi buruz asko hitz egiten baitu. Denbora osoan ikasleak hausnar dezaten saiatzen da, gauza guztiak kuestionatzera gonbidatzen die. Haren ustez guztia kuestionatzen ez duen pertsona besteen kopia bat besterik ez da.
Hura bezalako irakasle gehiago behar ditugu, txiki-txikitatik gauzei bueltak ematea ondo dagoela esaten digutenak, “eta zergatik ez?” galdera gure buruan sartzen dutenak eta ez konformatzera irakasten digutenak. Testuko adibidean ikusten dugu ia gizarte gehiena ez duela izan mota honetako ez irakasle, ez erreferentziarik. Gainera, zertarako gauzak kuestionatu errazagoa eta erosoagoa bada ezer jakin gabe bizitzea. Zertarako egingo dugu esfortzua? Penagarria.
Testuan tratatzen den bigarren gaira bueltatzen, aspirazio eta ametsei buruzko hausnarketa egitea eskatzen dit. Testuan azaltzen digu nola Karen idazlea izan nahi zuen baina marketing zuzendariko postuan bukatzen duen askoz diru gehiago irabazten baina gustatzen ez zaion lan bat egiten.
Penagarria da gaur egun Karen bezalako pertsonak egotea (eta jasaten ari garen krisialdi egoeran are gehiago). Jendeak diruari ematen dion garrantzia izugarria da, lortzen ari garen zekentasun maila lotsagarria da. Ez naiz sartuko arazo ekonomikoetan, horiek beste kontu bat baitira.
Pena ematen dit jendeak lanpostu batetik irabaz dezaketen gauza bakarra dirua dela pentsatzea. Benetan pena handia. Pentsamendu hori duten pertsonek ez dute inoiz izan gustuko zuten lan bat edo profesionalki errealizatuak edo baloratuak sentiarazten zien lan bat. Gaur egun bokazioa bigarren maila batean geratu etorkizun profesionala erabakitzerako orduan. Zenbatek ez dute entzun “ez ikasi arte ederrak, horrekin ez duzu bizitzeko diru nahikorik irabaziko”, “izan zaitez abokatua, ingeniaria edo medikua”, “ez bazara unibertsitatera joaten ez duzu etorkizunik izango”… eta halako milaka gezur.
Non geratu da pasioa? Badirudi batzuentzat (edo batzuen gurasoentzat) ez duela euro batzuk beste pisu. Benetan gustuko duguna eta benetan zoriontsu egiten gaituena sakrifikatzea delitu bat izan beharko luke. Baina bakoitzak ikusiko du zeintzuk diren bere bizitzan lehentasuna izan behar duten gauzak. Nire kasuan argi daukat, nahiago dut egunero lanera ordu bateko bidaia autobusez egitea eta zoriontsu egiten nauen lana egitea, kotxez hogei minututan heltzea eta egunean behin ere ez irribarre egitea baino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario