domingo, 11 de diciembre de 2016

NO LOGO MUGIMENDUA

Liburu hau multinazionalen marka handiek gizartean duten eraginari buruzko salaketa da. Naome Klein Kanadako kazetaria da eta Saturday Night aldizkariaz arduratzen da eta bertan marken boterea beldur handiz ikusten duela islatzen du.

No Logo-ren harrera Europan arrakasta handia izan zen. Kleinek 4 ataletan banatu du liburua:

1. No Space: Liburu honen lehenengo atalean korporazioek jarraitutako prozesua arlo kulturalean eta hezkuntza arloan aztertzen da. Kleinen ustetan Estatu Batuetan eta Kanadan markaren balioak  iragartzen den produktuarekiko interes kultural eta hezkuntza interesa pizten duela.

2. No Choice: Bigarren atal honetan “megaholding-ak” murriztu dituen alternatiba kulturalen inguruko frankiziez,  fusio politikaz eta zentsuraz ohartarazten du irakurlea.

3. No Jobs: Atal honetan globalizazioaren eragina egonkortasun laboralean aztertzen da.

4. No Logo: Azken atal honetan multinazional handien aurkako jarrera erakusten du eta 60 hamarkado ikasle radikalak eta 70 hamarkadako feminismoa ekartzen ditu gogora.

Kleinen No Logo liburua mugimendu sozial bat kontsideratzen da. Idatzi zen momentutik eragina izaten hasi zen Kanadan, Estatu Batuetan eta Europako herrialde aberatsenetan: Gazteek protesta mugimenduak antolatzen hasi ziren mundu mailako marken aurka. Esate baterako Nike bere langileak Asian esplotatzen zituen marka bezala ikusten hasi zen eta McDonalds bere langileak txarto ordaintzeaz gain, janari zaborra ematen zuen enpresa bezala.

Kleinen ustetan No Logo mugimenduak jatorri ideologiko ezberdinetako pertsonak batzen ditu: giza eskubideen aldeko aktibistak, toki publikoen defendatzaileak, unibertsitateko ikasleak, hirietako tribu ezberdinak… No Logo mugimenduak babes izaera du marka handien errekurtsoen aurrean. Bere aburuz gauza ez da globalizazio prozesutik ateratzea, baizik eta globalizazio prozesua multinazionalen eskuetan soilik ez uztea. Liburu honekin Kleinek multinazionalen esplotatzen dituzten hirugarren munduko langileen baldintzak hobetzea espero du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario