Aztertutako
Noam Chomsky filosofo eta aktibistak idatzitako 10 estrategia ditugu hedabideen
bidez manipulatzeko. Argi eta garbi usten du herria manipulatzearen
erraztasuna. Horregatik iruzkin honetan masa komunikabideak gure gizartean
duten eraginari buruz hausnartuko dut.
Komunikazioa
gizarte modernoaren errealitate eta oinarri nagusietako bat da. “Gizarte
dinamikaren” lehen postuetan jartzen dugu. Baina bizi garen egunetan
komunikazioak pentsaezinak ziren proportzioak hartu ditu. Burutzeko ditugun
errekurtsoak eta tresnak gizartea “etengabeko elkarrizketa” batean bihurtu
dute.
Komunikazioa
informazioa errazten du. Ezin daiteke esan gizarte honen parte garela honi
buruz informaziorik ez badugu edo informazio iturri batera lotuta ez bagaude.
Egoera honetan, pentsalari askoren ustez gizartearen influentzia puntua
informazioaren kontrol eta produkzio zentroetan egongo da denbora askoz. Kontrolarekin
batera, nahi eta nahi ez lotuta dator manipulazio soziala.
Gaur
egun masa komunikabide guztiek gizartearen bizitza sozialean eta pertsonalean
sartu dira, orduak pasatzen ditugu komunikabideak kontsumitzen. iritzi publikoa
sortzeko tresna nagusia dira. Iritzi publikoa pertsonengan duen eragina oso
erabakigarria da, manipulazioaren oinarria jarriz. Komunikazioaren eta informazioaren
profesionalek errekurtso handiak dituzte iritzi publikoa aldatzeko, eta
horrekin batera gizartea manipulatzeko nahiz eta kontzienteki ez egin.
Komunikazioaren
profesionalek arazoak sinplifikatzen dituzte. Espazioa eta denbora mugatuta
izateaz gain, arazoek duten konplexutasuna eta maila intelektuala dela eta berehala galduko lituzketelako
entzuleen hainbat sektore. Espainiar estatuan hezkuntza maila erdi-altua egon
arren, askok ez daude prest maila altuko analisi bat jarraitzeko adituen
arabera. Entzuleen galera honek arlo komertzialean diru sarreren murrizketa
suposatuko luke.
Masa
komunikabideak arazo eta pertsona konkretu batzuk nabarmentzeko balio dute, hauei
oihartzun gehiago emanez. Gainera pertsona baten inguruko zeresan kaltegarriek
ere nabarmentasuna eta prestigioa emateko balio dezakete. Esate baterako eskandaluetan
murgilduta dagoen aktore edo aktoresa batek nabarmentasun gehiago atera dezake
egoera horretatik bere lanengatik baino. Bertan argi ikusten dugu
komunikabideen boterea eta horrez gain publikoa garrantzi gehiagoko beste arazoez
aldentzea lortzen dute. Gobernuek adibidez haientzako negatiboak diren
albisteak beste distrakzio gaiak daudenean emititzea nahiago dute, adibidez ustelkeria
kasuak, gizartea beste esparruetatik distraituta izateko.
Bukatzeko,
ondoriozta dezakegu iritzi publikoa manipulatzeko duten botere izugarria, komunikabideak tresna informatiboak izateari
uztea eragin dute manipulazio tresna bihurtzeko. Gaur egun esan daiteke honen
atzean ez daudela multinazionalak soilik. Ideologia guztiek eta talde
politikoek haien tokia bilatzen dute komunikabideetan, berdin da eskuindar edo
ezkertiar, gaur egungo botere tresna nagusiena bihurtu baitira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario